Jalki Kultur Elkartea

Pelikula eta rol jolasa, arratsalde eta gau pasa

Kronika - Erredakzioa 2020ko urt. 4a, 00:00
Afalondorenean Atopia rol jolasa probatzeko aukera izan zuten.

Urteko kultur ekintzekin bukatzeko, arratsalde eta gau pasa berezia egiteko proposamena luzatu zuen Jalki Kultur Elkarteak inuzenteen egunerako. Aurrena, Hernanitik Napardeath pelikulako egile eta protagonistetako batzuekin solasean aritzeko aukera izan zen, pelikula ikusi ondoren. Segidan, elkarrekin afaldu zuten giro goxoan. Eta bukatzeko, Atopia rol jolasa probatzeko aukera izan zen. Euskeraz sortu den aurrenekoa da, eta eskuragarri dago: erosi egin daiteke 
www.atopia.eus webean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!