Plan berezia antolatu dute Aranon, Gabonetako oporraldirako. Gaur zortzi izanen da, eta plan hirukoitza prestatu dute: pelikula, afaria eta jokoa.
Hasteko, Napardeath filma ikusiko dute, Maisuenean, arratsaldeko 19:00etan. Gainera, bertan izango da Beñat Iturriotz zuzendari hernaniarra, pelikulako beste hainbat partehartzailerekin batera; eta solasaldirako tartea eginen dute pelikula ikusi ondoren.
Planari segida emateko, afaria eginen dute elkarrekin. Eta eguna borobiltzeko, Atopia rol jokoan ariko dira primizian, oraindik kaleratu gabea baita. Euskerazko aurreneko rol jokoa da, eta egileen artean daude Ohiana Calparsoro, Nerea Ansa eta Unai Gorrotxategi aranoarrak, besteak beste.
Afarirako zein rol jokorako, aldez aurretik abixatu behar da, jalkikulturelkartea@gmail.com helbidera idatzita.