San Martin eguna

Harriari buruz Perurena, San Martinen harira

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00

Bideo emanaldiarekin inauguratu zuten erakusketa, ostegunean.

‘Harria. Maitasun istorioa’ saioa emanen du, 18:00etan. Gero, taloak izanen dira. 

Badator San Martin eguna; azaroaren 11. Horren harira, euskara zerbitzutik, saio berezia antolatu dute gaurko. Iña­ki Peru­re­na harrijasotzaile eza­gunak Harria. Maitasun istorioa sa­ioa emanen du, arratsaldeko 18:00etan hasita, Mai­sue­nean.

Ez da gaurko ekitaldi bakarra izanen, hala ere. Izan ere, Perurenak saioa bukatuta, talo jatea izanen da.

 

Landa eremuko emakumeak gogoan, erakusketa

Bestalde, urrian izan zen Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira ordutik Gizarte Zer­bi­tzu­e­tako Mankomunitateak bul­tzatuta. Hauek borobiltzeko, Baratze Kritikoa erakusketa jarri da Aranon, eta biharkoa izanen da hau ikusteko azken eguna.

 

Goiz eta arratsaldez, gaur eta bihar

Erakusketa zehazki Mugarik Gabe elkarteak antolatutakoa da, eta elikadura burujabetza dauka gai nagusi, genero ikuspegitik begiratuta. Kriti­koa deitzen diote, «harago be­giratzen» dutelako, «ingura­tzen gaituena eta gure burua zalantzan jarriz».

Hasiera batean, hilaren 18ra arte ikusi ahal izanen zen erakusketa, baina egutegian aldaketak egin dira, eta bihar arte izanen da ikusgai, Maisu­e­­nean. Gaur, goizez irekiko da, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, berriz, goiz eta arratsaldez; 10:00etatik 14:00etara eta 17:00e­tatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!