SAN MARTINAK

‘Baratze kritikoa’ erakusketa eta ‘Harria, maitasun istorioa’, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 7a, 00:00

San Martinetan bi ekitaldi nagusi horiek antolatu dira Maisuenean gaur hasi eta igandera bitarte, baita Talo Jatea ere larunbatean bertan.

Aranon ohitura zaharrei eusten diete eta asteburu honetan San Martinetako ekitaldiak antolatu dituzte. Bi dira nabarmentzekoak. Alde batetik Baratze kritikoa erakusketa egongo da ikusgai larunbatean eta igandean. Larun­batean 10:00etatik 14:00etara ikusi ahalko da eta igandean ordu horretan bertan eta 17:00etatik 20:00etara.

Gaur bideo emanaldiak ­irekiko du erakusketa

Erakusketa gaur irekiko da, 19:00­etan, bideo emanaldi ba­te­kin eta larunbatean Iñaki Perurenarekin Harria, maitasun istorioa kontakizuna egon­go da, 18:00etan, Maisu­enen, eta ondoren erakustaldia egingo du Iñaki Perurena berak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!