Ganbara Gunea

Kontzertu akustikoarekin irekiko da gaur, Ganbara gunea

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 25a, 00:00

Ane Iturbek eta Xabier Arratibelek jarriko dute musika, 19:00etan. Espazioa bisitatzeko aukera ere izanen da. Lanerako espazioa izanen da.

Kontzejua eta udal bulegoen gainean dago Ganbara, eta Uda­lak egokitu egin du, zortzi lagunentzako lantoki bihurtzeko. Gaur inauguratuko da, Ane Iturbek eta Xabier Arratibelek 19:00etan emanen duten kontzertu akustikoarekin. Herri­tarrek espazioa bisitatu ahal izanen dute.


Dagoeneko, martxan

Herrian etxetik lan egiten du­tenentzat espazio partekatua sortu nahi izan da Ganbara martxan jarrita, jarduera desberdinetan aritzen diren profesionalek elkarlanerako au­kera izan dezaten, «sinergiak sortu eta herriari begira dauden proiektuak sortzeko».
Lan mahaia, internetera konexioa, argindarra, berogailuak eta komuna izanen dira bertan, prezio itxi baten trukean. Edonori irekitako es­pazioa da. Dagoeneko mar­txan jarri da, eta Alaiondo estudioko kideak daude bertan, baina parte hartu daiteke, Udalera deituta (948 51 40 45). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!