Ostiral honetan, Ganbara gunearen irekiera izango da. Honekin, herrian etxetik lan egiten duten pertsonenetzako espazio partekatu bat eskaini nahi dute. Ostiralean beraz, inaugurazioa egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Ane Iturbe eta Xabier Arratibelen kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera ere egongo da.