Gozo-gozoa, Santioen azkenekoa!

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 29a, 02:00

Ezin bukaera hobea eman zie­ten Santio jaiei, atzo, Aranon eta Astigarragan. Eguraldia la­gun, giro ederra izan zen.

Aranon, bereziki, sekulako eguna bizi zuten. Jendetza bil­du zen goiz-eguerdian, herri­ta­rrek ferian eskainitako guti­zia gazi eta gozoekin goza­tze­ko. Nolako arrakasta! Eta tor­tilla lehiaketa ere egin zuten: Gabrielek jaso zuen aurreneko saria, eta Mari Josek biga­rre­na.

Baina feriarekin ez zen bu­katu festa; ezta urrutitik ere! Ikaragarrizko apar festa pres­tatu zuten arratsaldean, futbol zelaian, eta gustora asko aritu ziren denak!

Astigarragan, urezkoa izan zen festa, goiz eta arratsalde, eta primeran pasa zuten gaz­tetxoek, urez betetako jolas par­kean. Eguerdian, Tio Teronen Se­meak taldearen dantza ikus­kizunak erakarri zuen jendea; eta arratsaldean, Errumania­ko jaki eta dantzekin go­zatu zuten.

Aranoko zein?Astigarragako Santio jaien argazkiekin, egu­nez eguneko albumak daude, Iruditan atalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!