Badauzka finalistak, nesketan behintzat, Aranoko Pala Txapelketak. Joan den larunbatean jokatu zituzten haiek, ligaxka eta semifinalak; eta Maitane eta Nagore aranoarrak ariko dira finalean, Eider eta Krisek osatutako bikotearen kontra.
Sei bikote aritu ziren jokoan, bi multzotan banatuta. A multzoan aritu ziren finalean ariko diren biak, Idoia eta Iratxerekin batera; eta tanteoagatik sailkatu ziren semifinaletara, hiru bikoteek lortu baitzuten garaipen bana.
B multzoan, berriz, bi partiduak irabazi zituzten Maitanek eta Emerenek, eta Amaiak eta Naroak bestea, Marijo eta Aioraren kontra. Baina semifinaletan, A multzoko bi bikote sailkatuak nagusitu ziren: Eiderrek eta Krisek 22-11 irabazi zieten, Maitane eta Emereni; eta Maitanek eta Nagorek 22-7, Amaia eta Naroari.
Horrenbestez, finalean topatuko dira berriro, Eider-Kris eta Maitane-Nagore (aurrenekoek irabazi zuten ligaxkan, 16-11); eta 3garren posturako lehian ariko dira Amaia-Naroa eta Maitane-Emeren.
Etzi jokatuko dira mutilen ligaxka eta kanporaketak; eta uztailaren 21ean, final guztiak.
Mutilen partiduak, etzi
Uztailaren 21ean jokatuko dira bi partidu horiek, 11:00etan hasita. Eta baita mutilenak ere.
Haien kasuan, etzi jokatuko dira ligaxkako partiduak eta kanporaketak, goizean eta arratsaldean. Guztira, zortzi bikotek hartuko dute parte.