Guifi.net etorkizuneko internet Aranon errealitate bihurtzear

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 22a, 02:00

internet behar bezala Ara­nora iristeko Guifi.net sa­rea ja­rriko dute. Teleko­muni­ka­zio en­presei ez zaie erren­ta­garria egi­ten Ara­no bezalako es­kualde men­ditsuetan dau­den herri­etan zerbitzu ona ema­tea. Eta horren ondorioz, des­berdintasun teknologiko na­bar­menak sortzen ditu beste herriekin alderatuz. 

Honen aurrean Guifi.net proiektuaren alternatiba bi­la­tu dute. Guifi.net sarea tele­komunikazio azpiegitura da, Internet eta bestelako zerbi­tzuak eskuratzeko balio du­ena. Zerbitzu asko sortu daitezke sare honen gainean: Herritarren fitxa­tegiak kon­par­titzeko zerbi­tzuak, libu­rutegi digital zerbitzua, herri­tarren artean doako telefono deiak egiteko aukera...

Proiektu herritarra da eta sare ireki, libre eta neutrala eraikitzea du helburu. Honek esan nahi du, sa­re hau erabiltzeko erabiltzailearen helburua edozein dela ere, esku­bi­dea duela. 

Azpiegitura hau herriak, herritarrek, instituzioek, en­presek edo bertako eragileek sortu dute. Azken finean, etxeetan antenak jarri eta antena hauen artean sare bat eraikitzean datza. Aranoren kasuan, lehen helburua Ere­ñotzu konektatzea litzateke. Konexio horri esker, Inter­neteko banda zabalera haun­dia Aranora eramatea lor­tuko litzateke. Gastua txikia izango litzateke eta aurrera begira gainera, goizuetarrek ere sarean parte hartu nahi badute, Goizueta eta Oiar­tzunera konektatzeko aukera izango dute. 

Aranon Guifi.net erai­kitzeko proiektua martxan da beraz. Interesatuek uztai­laren 12a baino lehen tele­fonoz izena eman beharko dute Jalki Kultur Elkartearen 660 822 208 zenbakian (Unai Gorrotxategi). Zalantzak edo galderak ere erantzungo dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!