Botoen %76,27a, Herri Aierriz taldeak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 02:00

Botoen %76,27a jasota izanen da Aranoko alkate, Joxan Ruiz Miner, Herri Aierrizeko hautagaia. Partehartzeak behera egin zuen pixka bat atzokoan, 2015 urteko Udal Hauteskundeekin alderatuz: 61 lagunek eman zu­ten botoa, %59,8ak (2015ean 64 izan ziren, %65,31). Boto guztietatik, emaitza ofizialen arabera, sei izan ziren zuriak, bi baliogabeak, eta 45 lagunek bozkatu zuten, Herri Aierrizen alde.


HERRI AIERRIZ: 

JOXAN RUIZ MINER

«Indarra ematen digu partehartzeak, legealdia hasteko»

Emaitzak ezagutu ondoren, Jo­xan Ruizek nabarmendu zuen «partaidetza nahiko altua» izan zela atzokoan: «Aralarko San Mi­gelen bisita jaso dugu, eta akaso horrek lagunduko zuen, jende gehiagok bozkatzen».

Ruizek azaldu zuen, herritarren babesa jasotzea suposatu zutela partehartzeak eta aldeko botoek: «indarra ematen digu, hainbeste jende bozkatzera gerturatu izanak, legegintzaldi be­rrirako». Horregatik, «es­kerrak eman» nahi izan zizkien guztiei: «saiatuko gara, lana ondo egiten herriaren alde».

EH Bilduk lortu zituen boto gehien, Nafarroarako zein?Europarako Azkeneko horietan, bederatzi boto izan ziren Extremeños Prex Crex alderdiarentzat.


EH Bildu nagusi Aranon, Nafarroako Parlamenturako

Nafarroako Parlamenturako ere bozkatu zuten atzokoan aranoarrek, eta EH Bildu izan zen na­gusi. Guztira, 62 lagunek eman zuten bozka; horietatik bat ba­liogabea. Eta 39 boto jaso zituen EH Bilduk. Geroa Bai izan zen hu­rrengoa, 15 botorekin; lau lor­tu zituen Navarra Sumak; bi boto Podemosek; eta boto bat PSNk.

Eta atzo zuten bozka emateko zita, Europako Parlamentu­ra­ko ere. Horietan izan zen, da­tu deigarri bat: bederatzi bozka izan ziren, Extremeños Prex Crex alderdiarentzat. Guztira, 61 lagunek eman zuten botoa Eu­roparako, eta horietatik bana, baliogabea eta zuria. EH Bildu izan zen alderdi bozkatuena, 30 botorekin; 12 boto jaso zituen Geroa Bai-Europa Solidarioaren Aldeko Koalizioak; hiru boto Par­tido Animalista Contra Mal­trato Animal taldeak; bi boto PSOEk; eta boto bana jaso zuten Movi­mien­to Indepen­dien­te Eu­ro­pa Latino, Unidas Pode­mos eta Piratak taldeek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!