Zinegotziek ezkontza zibilak egiteko eskumena izanen dute

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 21a, 02:00

Aranoko Udaleko zinegotziek ez­kontza zibilak egiteko eskumena izanen dute; hala jakinarazi dute Na­farroako Aldizkari Ofizialean. Ainhoa Ansa alkateak egin zuen eskaera maia­tzaren 5ean, eta onartua izan da. Hala, ezkongaiek hala eskatzen dutenean, lau zinegotzi hauek izanen dute ezkontzeko eskumena: Jose Antonio Ruizek, Francisco Javier Legarretak, Maider Ansak eta Maitane Sarobek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!