Urumeako altxorrak ezagutu zituzten, Aranzadik lagunduta

Kronika - Erredakzioa 2015ko ira. 26a, 02:00

Herrigintza Eskolako beste saio bat antolatu zuen Ara­no­ko Udalak lehengo asteburu­an, eta ederki ibili ziren gaz­te eta helduak, Iñaki Sanz Azkue, Aranzadiko biologoarekin ba­te­ra, Mendaratzen barrena.
Eguraldia lagun, ibilbide eder bat egin, eta Urumeako altxorrak ezagutzeko aukera izan zuten.

Kaxetatik Mendaratzera
Goizean goiz, Kaxetan jarri zuten zita, eta Mendaratzera jaitsita, hamaiketakoa egin zuten.
Behin indarrak hartuta, Urumeako altxorrak zein ziren ezagutzeko aukera izan zuten, Sanz Azkueren ahotik.

Fauna eta flora mehatxatuak, argazki bilduma batean bilduak
Iñaki Sanz Azkue hernaniarra Aranzadi elkarteko biologoa da, eta Ziraba proiektuko kidea. 14 argazkirekin osatutako bilduma zintzilikatu zuen Mendaratzeko arboletatik, Urumea erreka inguruko landare eta animalia batzuen berri emateko.
Horietako asko oso bitxiak dira, eta mehatxatuta daude. Horregatik, ibilaldiaren helburua izan zen gaztetxoei erakustea zer nolako altxorrak gordetzen dituen Urumeako errekak, eta erreka zainduz gero, espezie horiek babestea ere lortuko dela.

Apo batek ere taldearekin bat egin zuen, Sanz Azkue biologoaren azalpenei musika jartzeko.

Zientzia, jolas
Argazki bilduma osatzen zuten fitxetan hainbat apunte har­tzen ere aritu zen bat baino gehiago. Izan ere, jolasean arituta, zientzia arloko hainbat kontzeptu helarazi zizkien Sanz Azkuek gaztetxoei.
Marrazkiak, zapoen kantu grabatuak, ipuin kontakizunak, panpinak... izan zituzten jolas horretako partaide, eta baita, bat-batean taldearekin bat egin nahi izan zuen apo arrunta ere.

Hurrego zita, gaur zortzi
Datorren Herrigintza Esko­la­ra­ko hitzordua ere egin dute. Urriaren 3an izarrei begiratzeko saioa eginen dute, Aran­za­di­ko astronomia saileko lagunek gidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!