Herri Aiherrizek irabazi du Aranon eta UPNk ez du botorik jaso

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 25a, 02:00

Aranoarrak mobilizatu egin ziren atzo, Udal eta Foru Hau­tes­kundeetan. 98 herritar zeu­den bozkatzera deituak, eta 66ek eman zuten botoa. Herri Aiherriz plataformak irabazi zuen, 57 botorekin; %86,36a jasota. Txuri 8 herritarrek bozkatu zuten; eta boto bat nuloa izan zen. UPN alderdiak ez zuen boturik jaso, Aranoko Udalerako.
Botoei dagokienean, Ainhoa Ansak 51 jaso zituen; Xabier Legarretak 47; Maider Ansak 52; Joxan Ruizek 49; eta Maitane Sarobek  24.

Partehartzea, haundiagoa
Datu esanguratsua izan zen atzo, aranoarren parte­hartzea. Izan ere, botoa ematera ger­­t­uratu ziren %67,43a; 2011n %42,11 izan zen.  

HERRI AIHERRIZ:
Ainhoa Ansa

«Eskerrik asko parte hartu duten guztiei»
Gustura dago Ainhoa Ansa, ara­noarren erantzunarekin eta eskerrak eman nahi dizkie guztiei, Herri Aiherriz pla­taformari erakutsitako kon­­fian­tzagatik: «jende asko ger­turatu da eta urduri sumatu di­tugu. Balorazioa positiboa da, jendearen erantzuna polita izan baita. Eskerrak eman behar ditugu parte hartu izanagatik. Aurten bi alderdi zeuden Aranon, UPN eta Herri Aiherriz, eta herrian bizi ez denak kabidarik ez duela ikusi da aranoarren erantzunarekin Kontuan izatekoak dira, baita ere, 8 boto txuriak, eta boto nuloa. Horrek esan nahi du gurekin deskontentu daudela. Horiei erakutsi beharko diegu datozen lau urtetan zerbait txukuna egin daitekeela».

EH Bildu, Parlamenturako
Aranoarrek ere eman zuten botoa Nafarroako Parlamentu­rako: EH Bilduk 35, UPN 6, Podemos 11, Coalicion Canabica 1, Geroa Bai 10, Libertad Na­va­rra 1, txuriak 2.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!