ETXEKO taldeak ezin izan zuen garaipenarekin hasi Euskal Liga, hala ere, zaleen aurrean emandako itxura, paregabea izan zen.
19 eta 33ko emaitzek, sentsazio «gazi-gozoak» utzi zituen Landaren. Hernaniko gazteek, bikain eutsi zioten lehen zatiari, hori dela eta, hasierako minutuak nahiko orekatuak izan ziren. Baina atsedenaldia iritsi aurretik, iparraldeko mutilek ensaio bat egin, eta aurretik jartzea lortu zuten.
Bigarren zatian, Aviron taldeak nagusitasun handiagoa erakutsi zuen, eta partida borobiltzea lortu zuten. Hernaniko errugbi taldeko antolatzialeek adierazi dute, ederki hasi zela Liga, bi taldeek izan baizuten erritmoa, intentsitatea eta defentsa lan bikaina.