Arantzazuren garrantzia historikoa nabarmentzen duen dokumentala estreinatuko dute gaur Oronan, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, 19:30etan; Arantzazu, harriz herri. Era berean, bertan izango dira santutegiko zaindaria, Juan Ignazio Larrea; Oteiza Fundazioa Museoko kontserbatzailea, Elena Martin; eta Peio Zabala fraide frantziskotarra.