Zita bikoitza jarri du Kontrakantxa gaztetxeak, larunbaterako. Erresistentzia antolatu jardunaldiak prestatu dituzte, eta mahai ingurua zein kontzertuak izango dira, arratsaldean eta gauean.
Arratsaldeko 18:30etan hasiko dute mahai ingurua, Errepresioa eta amnistia: iragana ardatz, oraina borrokatu izenburupean. Bertan hartuko dute parte Pablo Hasel rapero kataluniarrak, eta GRAPO, PCE(r) eta ETAko kide ohi banak, hiruak ere preso izandakoak.
Eta mahai inguruaren ondoren, bi kontzertu izango dira, gaueko 22:30etan hasita, gaztetxean bertan. Hori horrela, Pablo Haselek berak eskainiko du kontzertuetako bat, eta Droga Púrpura disko jartzaile gasteiztarrak, bestea.
Bildutako dirua, erresistentzia kutxa nazionalera
Kontrakantxa gaztetxetik aurreratu dute, era berean, egun osoan zehar lortutako etekin ekonomikoa, bideratuko dutela Errakiren erresisentzia kutxa nazionalera.