Euskerak Hernanin izan duen bilakaera hizpide, etzi

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 10a, 01:00

Euskeraren ezagutza eta era­bileran pausu bat aurrera egiteko helburuarekin bat egin­da, hitzaldia antolatu dute Hernaniko Udalak eta Euskara Ari Du elkarteak el­karlanean. Euskararen Ebo­lu­zioa Hernanin izenburupean, ikerketa lana aurkeztuko dute asteartean Aztiker Soziologia ikerguneko Iñaki Ruiz de Pinedok eta Ekhi Zubiriak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteri kultur etxean.

Datuen irakurketa: ondorioak eta gakoak
Azken urteetan hainbat ikerketaren datuak jakin izan dira: kale-erabileraren neurketak, ezagutzarenak... eta horiekin guztiekin, ikerketa sakonagoa eskatu zion Udalak Aztiker Soziologia ikerguneari. 
Dagoeneko egin du txostena, eta emaitzak aurkeztuko ditu astearteko hitzaldian. Bertan emango dira ondorioak eta gakoak, baita ondo­ren­go galderei erantzunak ere: Nola ulertu euskeraren eza­gutzaren eta erabileraren arteko koska hori?, Zergatik daude horrenbesteko aldeak auzoen artean?, eta Zer dela-eta da gaztelania nagusi Hernaniko etxe gehienetan?. 
Galdera horiei, eta beste askori erantzuten saiatuko dira Ruiz de Pinedo eta Zubiria astearteko hitzaldian. 

Euskeraren bilakaeraren ondorioak eta gakoak emango dituzte Aztikerreko ikerlariek astearteko 
hitzaldian.

Aurreneko jarduera, erronkaren aurretik
Aurreko astean iragarri zuen bezala, urtebeteko erronka botako die hernaniarrei 2018­an Euskara Ari Du elkarte sor­tu berriak, eta bide hori leun­tzeko, hainbat jarduera ere egingo ditu hausnarketa eta giroketarako; hau da, hain zuzen, horietatik aurrenekoa. Hori dela eta, hernaniarrak gonbidatu ditu bertaratzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!