Thriller-a. Drama Faisaien uhartea agintekidetza duen munduko lurralderik txikiena da. Urtearen erdia espainiar estatuarena da eta beste erdia frantsesarena. Bidasoa ibaiaren erdian dago. Laida eta Sambou, uhartearen aurrean paseatzen ari direla, bi pertsona ikusi dituzte ibaia igerian zeharkatzen. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da uhartearen subiranotasuna trukatzen den egunean.
Fantasiazkoa. Zientzia-fikzioa. Drama Mundua astintzen duen mutazio olde batek gizaki batzuk pixkanaka animalia bihurtzen ditu. Françoisek ahal duen guztia egiten du emaztea salbatzeko, gaixotasun misteriotsu horrek jota baitago. Gizartea ordena berri batera behartuta dagoen bitartean, bere 16 urteko semearekin, betiko aldatuko dituen bilaketa bati ekingo dio.