Hiru pertsonaia hominido otsoen mehatxutik babesten dira mamut baten hezurren ondoan. Eta bizirauteko borrokan, elkar ulertzea, lankidetzan aritzea eta elkarrekin sortzea erabakitzen dute, ezberdintasunak alde batera utzita. Mamuta eta bere hezurrak sormenerako tresna bihurtzen dira. Horrela, fikzioaren aurkikuntza da aurkikuntzarik boteretsuena, beste errealitate eta aukera batzuei atea irekitzen dielako. Horrela, asmakizun edo aurkikuntza berri bakoitza gure existentzia lotzen duen korapilo berri bat bezalakoa da. Markeliñeren jatorrizko sorkuntza da Mamut, familiei zuzendua, gizakiaren eboluzio prozesuari buruz. Gidoia eta zuzendaritza: Markeliñe Aktoreak: Nerea Martínez, Fernando Barado, Maite Bayón (Gaizka Chamizo) Zuzendari teknikoa: Pako Trujillo Musika: Xabier Zeberio Markeliñe teatro Iraupena: 50 min. Sarrerak: abenduaren 4tik aurrera
Udalaren 2024ko egutegirako antolatutako argazki lehiaketan parte hartu duten argazkiak erakusgai egongo dira abenduaren bukaera arte. Egutegia abenduaren 18tik aurrera eskuragarri egongo da udaletxean, Erriberan eta Astiko merkataritza elkarteko dendetan.
4 urtetik gorakoentzako haur antzerkia. Sarrerak, Biteriko leihatilan edo on line kultura.hernani.eus webgunean
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |