Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barrena bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangetik hasita, gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino. Ez da bakarrizketa stand up soil-soila; bertan, umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia desberdinen imitazioak izango dira. Lan honekin bakarrizketa egile gisa egindako ibilbideari amaiera emango dio Txiki-k. Jon Martinez Esnaola, Txiki Sarrerak: salgai daude 5 eurotan Biteriko sarrera edo online kultura.hernani.eus webgunean.
Galtzagorri elkarteak antolatzen du Itsaspeko Bihotzak erakusketa.
urriak 20, ostirala, 22:30 urriak 21, larunbata: 19:30 eta 22:30 urriak 22, igandea: 19:30 urriak 23, astelehena: 16:30 ikuslearen eguna Gerra garaian, Julius Robert Oppenheimer fisikari estatubatuar distiratsuak, "Manhattan Proiektua" ren buru, bere herriarentzat bonba atomikoa eraikitzeko saiakuntza nuklearrak gidatzen ditu. Bere botere suntsitzaileaz hunkitua, Oppenheimerrek zalantzan jartzen ditu bere sorkuntzaren ondorio moralak. Harrezkero, eta bere bizitza osoan, arma nuklearrak erabiltzearen aurka zegoen. Zuzendaria: Christopher Nolan Iraupena: 180 minutu Herrialdea: Estatu Batuak Adina: 12 urtetik gorakoentzat Sarrera: 4,50 euro Ikuslearen eguna, astelehena: 3 euro
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |