Voces graves de Madrid & Eragiyok Prezioa: doan, baina sarrera hartu behar da. Astigarragako Eragiyok abesbatzak antolatutako ahots berdinen abesbatza zikloaren bigarren kontzertua Voces Graves de Madrid talde ospetsuaren eskutik etorriko da. Eragiyok taldearen sarrera kantuen ondoren, Madrilgo abesbatzak Eva Ugalde, Aita Madina, Junkal Guerrero eta Josu Elberdinen lanak abestuko ditu, besteak beste.
Benigno Albeniz `'Iruntxiberri' atisau eta eskultoreak urriaren 7ra arte eskainiko du erakusketa Biteriko erakusketa gelan
Zelabide auzoko jaiak urriaren 6an hasiko dira eta asteburuan luzatuko dira.
urriak 6, ostirala, 22:30 urriak 7, larunbata: 19:30 eta 22:30 urriak 8, igandea: 19:30 urriak 9, astelehena: 16:30 ikuslearen eguna Parisen filmatu zuen azken egunean, Tomas zinema-zuzendaria Agatherekin oheratu da, diskoteka batean ezagutu duen neska batekin. Tomasek Martin senarrari harro kontatzen dionean, pasioz, jelosiaz eta nartzisismoz betetako harreman grinatsua sortuko da hiruren artean. Zuzendaria: Ira Sachs Iraupena: 91 minutu Herrialdea: Frantzia Adina: 7 urtetik gorakoentzat Sarrera: 4,50 euro Ikuslearen eguna, astelehena: 3 euro
urriak 7, larunbata: 16:30 urriak 8, igandea: 16:30 Baso sorgindu honen zaindaria da Mavka, eta basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahalko du? Zuzendaria: Aleksandra Ruban, Oleh Malamuzh Iraupena: 99 minutu Herrialdea: Ukrania Adina: guztientzat Sarrera: 3 euro
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |