Fantasia du izena Eñaut Elorrietaren disko eta bira berriak. Hamar kantu berriz osatzen den lan honetan, Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun. Azken bi urteetan eskuz esku egindako lanaren emaitza da Fantasia eta Elorrietaren berezko esentzia harrapatzen saiatu da Aitor Etxebarria, hari modura maitasuna duten kantu soil, bare eta ederrak bilduz diskoan. Kantu guztiak kantari gernikarrak konposatutakoak dira, eta berak idatzitako hitzez gain, Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi edo Itziar Ugarte idazleen lanak musikatu ditu. Emanaldi honetan, Fantasia laneko kantuez gain, bere ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu. Eñaut Elorrieta : ahotsa, gitarra Ander Zulaika: bateria Ruben Caballero: gitarra elektrikoa Fernando Neira: baxua Txus Aranburu: teklatuak Sarrerak: martxoaren 1etik aurrera, Biteriko lehiatilan edo 'kultura.hernani.eus' webgunean, 8 euroan
Argazki lehiaketa, Hernaniko Gaztelekuan Gaia: 'Udaberria' Bidali argazkiak 'gaztelekua@hernani.eus' helbide elektronikora, edo Gaztelekura eraman
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |