Elikagai Bankua

Alperrik galduko dena altxor bilakatzeko lanean, magiarik egin gabe

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00
Gipuzkoako Elikagai Bankuko boluntario hernaniarrak, beste zenbait lankiderekin batera, Oiartzunen daukaten egoitza nagusian.

Bilketa Haundiari begira, baina eguneroko lanari arretarik kendu gabe jarraitzen dute, Gipuzkoako Elikagai Bankuko boluntarioek; tartean, Carlos Martinez, Marisol Fernandez, Felipe Etxeberria, Ceci Jauregi eta Tomas Loinaz hernaniarrek.

Kontrastea egiten du Ugaldetxo poligonoko zalapartak, Elikagai Bankuaren egoitza barruan na­bari den ixiltasunarekin. Zara­tarik atera gabe, baina etengabe ari dira lanean, hogei bat bo­luntario: jasotako elikagaiak sail­katu, kaxa zein apaletan mul­tzokatuta jarri txukun… Aspa­ceko (Adimen Paralisiaren Elkar­tea) neska-mutilak topatu ditugu aurrena, eta bihar entre­gatuko diren elikagai multzoak ari dira prestatzen.

Gaurkoak, dagoeneko bana­­­tu­­ dituzte. «Goizeko 11:00­e­­­­ta­­­ra­­ko edo, bukatzen dugu egu­­ne­ko entregak bana­tzen», azal­du du Marisol Fernan­dez her­na­nia­rrak. Goizeko 08:00etan bertara iristen denean, entregekin ari­tzen da lanean: «bezperatik pres­tatuta egoten dira, baina osa­tu gabe daude, hozkai­luan eta izozkailuan dauden eli­kagaiak gehitu behar zaiz­ki­elako. Hori da nire aurreneko egitekoa. Albarana begiratu, zer falta den ikusi, hartu eta jarri. Normalean, egunean sei entrega izaten dira, eta hiru ordutan ba­natuta dauzkagu denak», kon­ta­tu du. Hori bukatzean, jaso di­ren elikagaiak sailkatzeari eki­ten dio.

Iritsi berri da Ceci Jauregi, hernaniarra bera ere, furgo­ne­ta­rekin. Supermerkatu batetik dator, Azkeneko Minutukoa dei­tzen duten elikagai sorta bat bil­tzetik: kadukatu edo txar­tzetik gertu dauden elikagai horiek dira, eta egunero jasotzen di­tuzte Gipuzkoako Elikagai Ban­kukoek, alperrik ez galtzeko. Gaur asteartea denez, Ceciri da­gozkio garraiolari lanak, bes­te hiru lagunekin batera, lau fur­goneta baitauzkate.

Oraintxe egin duena, ez da eguneko aurreneko garraioa. Ma­kina bat supermerkatu, sal­to­ki haundi eta enpresatara joa­ten dira, lau garraiolarien artean banatuta; eta goizean goiz bildu eta ekartzen dituzte aurreneko elikagaiak lokalera. Hori guztia bereizi eta sailkatzen, goizean goizetik aritzen dira, baita ere, hainbat boluntario: jasotakoa be­giratu, txartuta dagoena baz­­tertu, eta aprobetxatu dai­te­­­ke­­­­e­na multzokatu. Lan ho­rre­tan aritzen da Felipe Etxe­berria her­naniarra, Marisolen senarra. Ce­ci­ren kasuan bezala, astear­tea da egokitu zaien eguna, ha­iei biei ere: «hori da egun ba­karra, despertadorea jartzen du­guna, goizeko zazpietan». Orain zortzi urte hasi ziren biak, goiz prejubilatuta: «orain­dik osasunez ondo gaudenez, gizarteari zerbait gehiago apor­tatu beharra geneukala senti­tzen genuen». Orain, astear­te­tako txandaz gain, Hernanin ere aritzen dira, hileko aurreneko bi astelehenetan, elikagaiak ba­­natzen; hain justu, Elikagai Ban­kutik Hernanira eramaten dire­nak. 900 lagun ingururi ema­ten dizkiete elikagaiak, hile­ro; eta joan den urtean, 102.087 kilo banatu zituzten herrian, he­rri­ko lau eragilek bat egin du­ten elkarte horretan: Amher, Cari­tas, Eliza Ebanjelikoa eta Udala.

Beranduago hasi zen Eli­ka­gai Bankuan boluntario, due­la lau urte, Ceci Jauregi. Garraio­lariak behar zituztela ikusi zu­en deialdia, eta bere burua es­­kaini zuen. Hala ere, beste edo­zein lanetan ere aritzen da, da­goen beharraren arabera: «zu­­re lana bukatzen duzunean, behar duen edonori laguntzen diozu be­rea­rekin», nabarmendu du. Gainera, noizean behin, la­runbatarekin ere tokatzen zaio joatea: «lehen ez genuen egiten bilketarik, baina supermerkatu batzuetan, larunbatean soberan zeuzkaten elikagaiak bota egi­ten zituzten. Horregatik, jakin ge­nu­­enean, erabaki genuen guar­dia moduko batzuk anto­la­tzea, eta txandaka garraiolari bat etor­tzea, asteburu bakoitzean».

 

«Guk jaso eta banatzen ditugun elikagai asko eta asko, zaborretara botako lituzkete bestela»

Denek egiten dute bat, ber­tan duten zeregina deskri­ba­tze­ra­koan: «lanean aritzen gara, bai­­na gustura egiten dugu. Giro oso ona daukagu, eta koadri­la moduko bat osatzen dugu, azken batean. Oso harreman atse­ginak sortzen dira, eta he­mendik kanpo ere elkartzen ga­ra. Gainera, hemen lana ba­ka­­rrik ez, hamaiketako ederra ere egiten dugu. Horrek ezin du huts egin!», diote umoretsu.

Baina bromak alde batera utzita, nabarmendu dituzte Eli­kagai Bankuak betetzen ditu­en funtzioak: «ez da bakarrik be­har haundiena dutenei eli­ka­gaiak ematea. Beste funtzio oso garrantzitsu bat ere betetzen du; elikagaiak aprobetxatzea. Guk jaso eta banatzen ditugun elikagai asko eta asko, za­bo­rretara botako lituzkete bes­te­la», azaldu du Felipek: «gaur jaso ditugun fruta eta barazkiak, bihar bertan banatuko ditugu, ez dutelako gehiago iraungo. Gainera, supermerkatuan bost eguneko iraungitze data ikusten badiogu produktu bati, yogurrei esaterako, ez dugu erosten; lu­ze­agoa daukana hartzen dugu. Eta bost egunekoa daukaten ho­riek, azkenean, zaborretara bo­ta­ko dituzte. Baina guk bihar ber­tan banatuko ditugunez, apro­betxatu egingo ditugu, eta zabo­rretara botatzea saihestu. Berdin gertatzen da, esate ba­te­­rako, laranja sare batean la­ran­ja bat txartzen denean. Super­merkatukoek ez dute sarea ire­­­ki, txarra ordezkatu, eta sal­gai jarriko. Sare osoa baz­ter­tu­ko dute. Guk, berriz, sarea ireki, ondo daudenak hartu eta bana­tu egingo ditugu».

Hori guztia kontatzen ari di­rela, ezusteko bat suertatu da: «horrelakoak ere izaten ditugu, lanik ez faltatzeko!». Behobia-Donostia lasterketan sobratu­­ta­ko ur eta isotoniko botilak, sa­­ga­rrak eta bixerak eka­rri diz­ki­ete, eta kaxa bustita zegoe­nez, hau­tsi egin da: dena lurrera. Sailkatzeko, beraz, lurretik jaso beharko dituzte aurrena.

Ez gara lagun koadrila bat, ezkerreko eskuarekin jaso eta eskuinekoarekin ematen duena. Nolabaiteko kontrola behar da, urtean 2,5 milioi kilo elikagai direlako urtean

Kontrola, ezinbestekoa

Ceci, Marisol eta Felipe bera­ien zereginetan utzi, eta goi­ko pisu­ra igo gara, beste hiru bo­lunta­riorekin: Carlos Marti­nez, Elikagai Bankuko pre­si­dente­or­­dea; Tomas Loinaz, «gure in­­­for­­matikaria»; eta Jose Ma­­nu­­el Pineda, presi­den­tea. Her­na­­nia­rrak dira Marti­nez eta Loi­­naz; «eta erdi herna­niarra da Jose Manuel ere, urtetan egin bai­tzuen lan Herna­nin, ira­kas­le», azal­du du Martinezek.

Bulegoetako lana da, bertan egiten dena. Bilketa Haundirako boluntarioen deia jaso eta tal­­detan antolatzen ari dira batzuk; eta elikagaien kontrola era­ma­ten, beste batzuk. «Nahi dugu jendeak ikustea, ez garela lagun koadrila bat, ezke­rre­ko eskua­re­kin jaso eta eskuinekoarekin ematen duena, besterik gabe. Nolabaiteko kontrola behar da, urtean 2,5 milioi kilo elikagai direlako guztira urtean, doan jasotzen ditugunak», adierazi du Martinezek. Horregatik, kontrol zorrotza daramakite: «iristen den guztia, boluntarioek alba­ra­netan zehazten dute; zer sar­tu den, zerk balio duen eta zer baztertu den. Eta era berean, beste albaran batzuetan kon­ta­bilizatzen da zer atera den, eta nori eman zaion».

 

«Horrela, uneoro dakigu zer daukagun hemen, zehazki», dio Pinedak; «oraintxe bertan, Oiar­tzungo egoitza honetan, 91.139 kilo dauzkagu. Eta dauka­gu­na ikusita, jasoko dugu­na­ren aurre­ikuspenak eginda, eta eli­ka­gaiak jasotzen dituen biz­tan­­le kopuruaren arabera, kal­ku­­la­tzen dugu noiz arte iraun behar digun gauza bakoitzak, eta zen­bat eman dezakegun hilean, per­tsona bakoitzeko», azaldu du.

«Une honetan, 12 kilo/li­tro inguru ari gara ematen per­tso­nako. Beraz, hiru kideko familia batek, 36 bat kilo/litro jasoko di­tu. Horietaik, izan daitezke 10 litro esne, bi litro olio, bina kilo arroz eta pasta, txokolatea, opi­lak, fruta eta barazkiak... Iritsi­ko zaio hilabete osorako? Pro­duktu batzuetan ziur baietz, bai­na beste batzuetan exkax izan­go du. Laguntza bat da hau, behar gehien dutenen­tzat. Daukaguna ema­ten dugu. Eta ezin du edonork jaso, nos­ki. Laguntza nahi duenak, uda­le­txetik pasa behar du, eta on­gin­tzako langileak baiez­ta­tuko du behar duela», dio Martinezek.

Une honetan, 17.886 biztanle dira, elikagaiak jasotzen dituz­tenak, 180 elkarteren bitartez. Kopuru horrek behera egin du pixkanaka, 2013-2014tik: «krisi­a­­ren urte txa­rre­ne­tan, 24.500era iritsi zen, bai­­na jais­ten ari da. Jasotzen du­gu­na, be­rriz, man­ten­du egin da, baita pix­ka bat igo ere. Beraz, gehia­go lagundu diezaiokegu ba­­koi­tzari», diote.

 

Aste honetako Bilketa Haundia, urte osorako sostengua

Azken Minutuko bilketa da egu­ne­roko martxa jartzen duena, Oiartzungo egoitza nagusian; eta urtean 1.050.000 kilo elika­gai inguru aprobetxatzen dituz­te, alperrik galtzea saihestuz.

«Baina horrekin bakarrik ez du ematen, behar dutenei la­gun­tzeko. Horregatik egiten da Bil­keta Haundia, orain», kontatu digu Marisolek, lehenago. Bera ari da, Hernanin bilketaren bi egunetan ariko diren bolun­ta­­rioak antolatzen: «oraindik bo­luntarioren bat gehiago be­harko genuke, txandak osa­tze­ko. Her­na­nin bakarrik, 100 bat la­gun behar dira, bost su­per­mer­ka­tu­etako txandak be­te­tze­ko. Lau orduko hiru txanda egiten ditu­gu egun bakoitzean».

Bilketa Haundiak ematen die sostengua, urte osorako. Iaz 661.462 kilo elikagai jaso ziren. «jendeak barneratuta dauka, Gabonak baino lehen horrelako bilketa bat dagoela; eta jende askok hartzen du parte, biztan­leriaren zati oso haundi batek», nabarmendu du Felipek.

Hala ere, badira produktu batzuk, orain kopuru haun­di­tan jasota ere, ez dutenak lu­za­­roan iraungo, txartu egiten di­­relako. Esnea da adibide gar­bi­e­na. Horregatik, bonoak ere ba­­daude, bilketa puntuetan; eta ho­rie­kin, behar duten heinean es­ka­tzen dizkiete elikagaiak, su­per­merkatuei: «esnea beza­la­­ko produktuen kasuan, bo­no­ei esker salbatzen dugu urtea. Bo­­no horiekin, jendeak guri ez di­gu dirurik ematen; horre­kin kontu bat sortzen digu super­mer­katuak, eta elikagaiak falta ditugunean, eskatzen ditu­gu eta kontu horretatik deskon­ta­tzen dizkigute», azaldu du Mar­ti­nezek. «Badakigu jendeari gus­ta­tzen zaiola elikagaiak ema­­tea zuzenean. Baina ideala litza­­teke erdia elikagaietan ja­so­tzea, eta beste erdia bono­tan; eta gerturatzen ari gara horretara», gehitu du Pinedak.

Behin Bilketa Haundia bu­ka­tuta, Oiartzunen bertan jaso­ko dute dena, baina egoitza na­gu­sian ez, gertu daukaten beste lo­kal batean: «hemen ezinezkoa litzateke, eguneroko martxa­re­­­kin nahikoa lan ba­dauka­gu. Beste lokalean, goiz eta arra­tsal­de osatzen ditugu boluntario taldeak, bildutakoa sailkatzeko. Eta gero, pixkanaka joango gara lokal honetara ekartzen», dio Martinezek.

 

Urtean, 140-150 bilketa

Bilketa nagusia da, aste ho­ne­­tan egingo dutena. Baina guz­­ti­­ra, 140-150 inguru izaten dira ur­te­­an: «udaberrian beste bilke­­ta bat antolatzen dute zen­bait su­permerkatuk. Baina bil­keta txi­kiagoak ere badaude, esko­le­tan, enpresetan... Beraien eki­­menez sortzen dira, eta guk la­­na errazten diegu, kaxak era­ma­nez, bilketaren bukaeran eli­kagaiak jasotzera pasaz...».

Eta hori guztia kudeatzeko, 200 boluntario baino gehiago di­ra Gipuzkoan: «urtero egiten dugu bazkari bat, boluntario guztiak elkartzeko; eta egun ez­berdinetan aritzen garenez la­nean, asko ez ditugu ezagu­tzen. Sorpresak ere hartzen ditugu. Konturatzen gara, ezagutzen di­tugun beste hernaniar batzuk ere boluntario dabiltzala, gu bezalaxe».

 

Datorren ostiral eta larunbatean, Bilketa Haundia 91 supermerkatutan


Egun osoan zehar izango da elikagaiak eta bonoak emateko aukera, Hernaniko bost supermerkatutan, eta Astigarragako batean.

Aste honetan izango da, Gipuz­koako Elikagai Bankua­ren Bil­keta Haundia. Guztira, probin­tzia osoko 91 supermerkatutan egingo dute elikagai bilketa, bi egunez: ostiralean eta larun­batean, egun osoan zehar.

Hernaniren kasuan, bost su­­permerkatutan izango da au­kera, elikagaiak zein bo­noak emateko: Gala­rreta­ko zein Flo­ridako Lidl super­mer­ka­tue­tan, Zinkoe­neako Eroskin, Dian eta BMn. Astigarragan, berriz, erdi­guneko Eroskin eman daitezke.

Zenbat jasotzea espero du­ten galdetzen diete beti, baina ez dute kopururik eman nahi: «iazko kopuruetara iritsiz gero, primerakoa litzateke. Gehiago jasotzen badugu, ba askoz ere hobeto. Horrela, pertsonako hi­lean 12 kilo banatu beharrean, 14 banatzeko aukera izango ge­nuke, adibidez. Eta horrekin, pixka bat gehiago aseko geni­tuzke, haien beharrak», adie­ra­zi du Carlos Martinezek.

661.462 kilo bildu ziren au­rreko urteko Bilketa Haundian; 2017an baino pixka bat gutxiago (663.974 kilo). Horietatik, asko izan ziren, jendeak emandako bonoekin gerora erositako eli­­ka­gaiak (260.922 kilo). Her­na­nin, 16.000 kilo bildu ziren (2.478 kilo bonotan).

Carlos Martinez, Bilketa Haundiarekin beteko dituzten apalategiak seinalatzen.

«Elikagai batzuk eskatu edo gomendatzen ditugu bereziki, txartzen ez direnak. Baina edo­zein kasutan, ekartzen diguten guztia jasotzen dugu», azaldu dute boluntario hernaniarrek. Zentzu horretan, bonoek duten garrantzia ere nabarmendu du­te, luzaroan iraungo ez duten elikagaiak eskuratzeko aukera ematen dietelako, urte osoan zehar.

 

Boluntario bila oraindik, txandak osatzeko

Hainbeste tokitan bil­­keta egi­teko, Elikagai Ban­kuko bolun­tarioekin ez dute nahi­­­koa. Su­­permerkatu bakoi­tze­ko, 20 bat lagun behar dituz­te, eta Her­­­na­­nin bakarrik, 100 la­gun in­gu­ru beharko dira. Txan­­da guztiak osatzeko, larri xa­mar dabiltza oraindik, eta bolun­­ta­rio aritu nahi duenak, ba­dau­ka au­ke­ra. Telefonoz dei­tu behar du, Elikagai Bankura: 943 49 37 96 edo 943 26 05 99.

Zein herritan eta zein txan­­datan egon nahi duten galde­tuko diete, eta bolun­ta­rio tal­deak antolatu eta finkatzen di­tuz­tenean, bueltan dei­­tuko diete, zehazteko zein su­per­mer­katutan eta zein txan­da­tan egokitu zaien.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!