Sarrerak salgai, bertsolari txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 11a, 02:00

Pasa den larunbatean Astea­suko plazan bildu ziren larun­ba­ta honetan hasiko den Gi­puz­­koako Bertsolari Txapel­ketako parte hartzaileak. He­rri­ko alkate Pili Legarrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkar­teko lehendakaria den Saroi Jauregik egin zien ongi eto­rria. Eta ekitaldi laburrean txa­pel­ketako sintonia eta al­diz­karia aurkeztu zituzten.

Gipuzkoako Txapelketa Oña­­tiko Santa Ana Antzokian hasiko da arratsaldeko 17:00­etan eta bertan Andoni Mujika Izagirre hernaniarra ari­ko da.

Bigarren saioa igandean izango da Amasa-Villabonako Gure Antzokian, 17:00etan. Seina bertsolari ariko dira saio bakoitzean.  

Sarrerak salgai daude irai­laren 2tik eta www.bertso­sa­rrerak.eus web gunean. Aurrez agortzen ez badi­ra, txartel­de­gian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean eta igande­an, 16:00etatik au­rrera.

Txapelketako sintonia Don Inorrez musika taldeak sortu du eta irailaren 14tik aben­du­aren 14ra bitartean saioz saio entzungo da Gipuzkoan ba­­rre­na. Lotura honetan entzun dai­teke:  https://www.bertso­zale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapel­keta/informazioa/sintonia.

Txapelketako aldizkaria ere banatu zen aurkezpenaren amaieran. Gipuzkoako Bertso­zale Elkarteko bazkideak jaso­tzen ari dira etxean eta saio­etan ere eskuratu ahal izango da. www.bertsozale.eus web­gunean ere deskargatu dai­teke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!