Bihar askatasunaren egunean, Orreaga taldeak erresistentzia nazionalerako deia egingo du, «Nafarroako Erresuma da euskal herriaren estatua« lelopean». Ekitaldian zehar, erresistentziaren instituzionalizazioei buruzko oinarrizko bi printzipio aipatuko dituztela adierazi dute antolatzaileek.
Lehena, Euskal Herriak autodeterminatzeko eskubidea duela berrestea. Azpimarratu dute, herriak estatuen eta gobernuen aurrekoak direla poltikan eta herriek dituztela estatu eta gobernu horiek legez eratzen.
Bigarren printzipioa «Erresuma indarrean dagoela berrestea» dela adierazi dute, honakoa gaineratuz «Espainolen eta frankoen inperialismoak gure estatuari egindako erasoak eta eragindako zatiketak kriminalak dira».
Hori dela eta, Orreaga taldeak, Pasai Donibanen biltzeko deia zabaldu nahi izan dute, aurrerapausoak egiteko asmotan «euskal herria bizirik dagoela erakusteko».