Finalerdietako Ligaxkan sartuko da larunbat honetan erremonteko Buruz Buruko Kutxabank Txapelketa, eta bertan nork jokatuko duen erabakitzeko azkeneko partidua izango da gaur. Dagoeneko beren postua ziurtatuta dute Urrizak, Endikak eta Barrenetxea IVak.
Azpiroz lehiatik kanpo geratu zen larunbatean, eta gaur, Ansa IIak eta Ezkurra IIak jokatuko dute txartelagatik.
Arratsaldeko 16:00etan hasita izango dira partiduak, Galarretako frontoian.
Ansa IIak eta Ezkurra IIak hirugarren partidua jokatuko dute, 30 tantora.
Gaurko sailkatuak Urrizaren kontra jokatuko du ligaxkako aurreneko partidua, larunbatean.
Ansa IIak, zailagoa
Bien arteko lehia bizia izango da, partiduaren ezaugarri nagusia. Izan ere, biek ez dituzte aukera berberak. Ansa IIa aurrelari urnietarrak irabazi beharra dauka pasatzeko, eta ez hori bakarrik, Ezkurra IIa 26 tanto baino gutxiagotan utzi beharko du. Ezkurra IIak, aldiz, errazago izango du: sailkapen lortuko luke 27 tantotan galduta ere.
Bion ezaugarriak kontuan izanda, asko jokatutako partidua izango da, tanto luzeekin.
Larunbatetik aurrera, azkeneko ligaxka
Gaurko partiduan txartela lortzen duenarekin, larunbatean emango zaio hasiera azkeneko ligaxkari. Han zuzen, gaurko sailkatuak Urriza izango du aurkari, orduan.