Irabazita ere, alferrik Azpirozentzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 12a, 02:00

Aurreneko partiduan Ez­ku­rra IIren kontra 30 eta 25 gal­du izanak aukera gabe utzi du Azpiroz, Buruz Buruko Kutxa­bank Txapelketako ligaxkan aurrera egiteko. Larunbatean Ansa IIri irabaztea ezinbestekoa zuen, oraindik ere aukeraren bat izateko, baina 30 eta 27 irabaztea ez zen nahikoa izan, ho­rrekin ezin baitu ligaxkako sai­lkapeneko aurreneko postua lortu, eta beraz, txapelketatik kanpo geratu da.

Asko borrokatu zuten biek partidua, eta tanto politak ikusteko aukera izan zen. Leher eginda, lurrean bukatu zuten biek, eta Azpirozek, irabazita ere txapelketatik kanpo geratu zela jakinda, ezin izan zion zapore garratza kendu, garaipenari.

Orain, Ansarena da aukera. Sailkatzeko, Ezkurra IIri irabazi beharko dio, hura 26 tanto edo gutxiago eginda utzita. 27 egiten baditu, ordea, Ezkurra II sailkatuko da. Bi­har­ko partiduan argituko da guztia.

Bestalde, estelarrean jokatu zuen Barrenetxea IVk Zeberio­re­kin, eta azken honen garaipen bolada eten egin zen, azkenean, Urriza eta Endi­ka­ren aurka; 35 eta 40 galdu zuten. Beste partiduetan, Beñat eta Agirrezabala izan ziren garaile, 35 eta 26, Zaldua eta Zubiriren aurrean, eta Jua­ne­nea eta Etxeberria III Segurola eta Ionen aurrean, 30 eta 28. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!