Goiza jolasean pasatzeko aukera izango da gaur ere, Mendi Mendiyaneko igerileku irekietan, abuztuko astelehen eta asteazkenero bezala. Abuztuaren 28a izango da azken eguna. Goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, lehorreko jolasetan aritu ahal izango da: ohe elastikoak, slack line, ping-pong, badminton, boleibola, futboleia, harrapaketan...
Eguerdi partean, berriz, 13:00a aldera, koltxonetak aterako dituzte igerilekuetara, eta 14:30ak ingurura arte jolastu ahal izango da horiekin.
Ohiko sokorristez gain, 6 begirale ere izango dira denera, bai lehorreko eta baita uretako jolasek iraun bitartean.
Eguraldia bustitik badator, aukeran, hobe berdin-berdin blai egitea, baina jolasetan murgilduta! yy