Lau etapako itzulian barrena, Azparren, Semperena eta Rodriguez

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 11a, 02:00

Asteartean abiatu zen junior mailako Iruñe­rriko XXXIII. Itzu­lia, eta bertan izan dira Ene­koitz Azparren eta Telmo Semperena astigartarrak, Go­ie­rriko eta Donosti Berri taldeekin, hurrenez hu­rren, eta Ibai Rodriguez hernaniarra, Donosti Berrirekin, baira ere. Kordobilatik abiatu ziren, eta Etxarri Aranazen, Sarrigure­nen eta Iruñean bertan egin dituzte lau etapak.

Semperenak 26garren bu­ka­tu du sailkapen orokorrean, Rodriguezek 30garren, eta Azparrenek 38garren.


340 kilometro, lau egunetan

Aurreneko etapan 84,95 kilometro egin behar izan zituzten txirrindulariek, eta Aran­gu­re­ne­ko gaina igo. Ondoen Sem­pe­rena moldatu zen, 15ga­rren egin baitzuen. Do­nos­ti Berriko kide hernaniarra, Ro­dri­guez, 48garren izan zen, eta Azparren astigartarra, 52garrena.

Bigarren egunean Etxarri Aranaztik abiatuta egin zituzten 88 kilometro, eta La Cadena eta Unanu gainak igo behar izan zituzten. 27garren egin zuen Rodriguezek, 31ga­rren Semperenak, eta 46ga­rren Azparrenek.

Sarrigurenetik abiatuta 79,94 kilometroko ibilbidea izan zen hirugarren egunean egin beharrekoa, tartean, Aoiz eta Txoribar gainak igota. Semperena 18garren izan zen;? Rodriguez, 22garren; eta Azparren, 32garren.

Azken egunean, Iruñam bertan egin zuten azken itzulia, 86,48 kilometrokoa, Cia gaina barne. Azparren izan zen, kasu honetan, hiruretan azkarrena: 31garrena. 48ga­rren egin zuen Rodriguezek eta 57garren Semperenak.

Guztia kontuan hartuta, sailkapen orokorrean 26ga­rren izan zen Telmo Sem­pe­re­na. Donosti Berriko kide hernaniarra, Ibai Rodriguez, 30ga­rren izan zen. Eta Go­ie­rri­ko taldeko Enekoitz Azparren astigartarra, 38garren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!