Elkarrizketak

Interakzioa, Züttik Elektro­­txaran­­gar­ekin

AURTENGO martxoan,  Her­nani eta Ordiziako 13 lagun bildu ziren, buruari bueltak eta bueltak eman ostean, herrian hutsune bat zegoela nabaritu zuten. Nolabaiteko behar  bat zegoela, eta asetu beharra zutela. Hara hor, Züttik Elek­tro­­txarangaren e­rro­a. 

Aurreko urteetako San Joan jaietako kuadrila bazkari ostean, musika falta egon da, kaleak ixilik egon dira. Züttik Elektrotxarangako saxofoi jo­lea den Beñat Alvarezek adie­razi du, zerbait egin behar zutela horren aurrean, erres­pon­tsabilitate bat berega­natuz; «gi­ro­a jarri behar dugu kaleetan».


Hernani eta Ordiziako 

lagun taldea

Jon Ander Olazabal taldeko bateriak, aipatu duenez, «mast­erreko klasean lagun tronpetista bat gene­u­kan. Honi Elektro­txaranga batean parte hartze­ko aukera mahai gainean utzi, eta berehala lortu zituen abes­laria eta bonbardino jolea». 

Ekainean eman zituen lehe­n emanaldiak Züttik Elek­trotxarangak, Anoetan eta Hernanin. Hala ere, beste hainbat herrie­tako kaleetan barrena ere ibili dira; hala nola; Araia, Soraluze, Aramaio eta Lekei­tion. Hilabete batean, hainbat kontzertu emateko aukerak suertatu zaie, eta argi utzi dute taldekideek, hasiera batean ez zela beraien asmoa udan dozenaka kontzertu ematea. Olazabalek azpima­rratu duenez, «proie­ktu­aren helbu­ru­a San Joan­etan jotzea zen». 

 Anoetan jo aurretik, Insta­gram kontu bat sortu zuten, argazkiak igotzeko, eta  elek­tro­txarangaren kontaktua es­ku­ragai izateko. Behin per­fila sortuta, hurrengo egu­nean, hi­ru­z­palau herrie­tako eska­erek sorpresaz ha­rra­patu zi­tuz­ten. 


Etorkizunean, zer? 

Oraindik, barneratu ezinik dabiltza orain arte gertatutakoa, hala ere, aurrera begira, neguan entsaio­ak egiteko asmoa dau­kate, udaran Eus­kal Herri­ko kaleak musikaz apaintzeko helburuarekin. Olazabalek adie­r­azi duenez, 

«gu­re asmoa da, neguan en­tsa­ioak egitea, udako erre­per­torio polit bat edu­kitzeko».

Horrez gain, neguko eska­erak onartzeko asmotan dau­de Züttik Elektrotxa­ran­gako ki­deak. «Ez genuen espe­ro udan horrenbeste jotzea, beraz, neguan gertatu daitekeenak ere sorpresaz harra­patu­­ko gai­tu», gaineratu nahi izan du Alvarezek. 


Interakzioa beharrezkoa, Elektrotxaranga batentzat

Züttikeko taldekideek adierazi dute, hiru bloketan oinarrituz sortu zirela: lehena, elektro­txa­ra­nga, bigarrena, abesti txarangeroak, eta hirugarrena kalejirak. Azken honekin, lortzen dute interakzio gehien publikoarekin. «Jendea geldi­rik egonez gero, pare bat kalejira jo, eta berehala sortzen da giroa, iskanbila», azpimarratu nahi izan du Olaza­balek.  


Herri bat, sentsazio bat

Hainbat herritan jo ostean, sentsazio edo sentimendu ezberdinak pilakatzen dira taldekideen burmuin zein bihotzetan, baina bai Alvare­zek eta bai Olazabalek adierazi dute, askotan ez dela herria, egoera bera dela sentsazio ezberdin horien erantzulea.   Hala nola; bazkari baten aurretik jotzeak eta bazkaria amaitu ondoren jotzeak desberdintasun haundia dauka. 


Lotsik gabe, inora

Elektrotxaranga bat aurrera eramateko, bi aholku eman dituzte Züttikeko gazteek; «le­hena abestien trantsizioa, eta bigarrena lotsa; azken hau, etxean uztea hobe» azpimarratuz.


Züttik Elektrotxarangaren partetik; «eskerrik asko»

Taldekideek, zorretan daudela adierazi nahi izan dute, hori horrela, esker hitzak eskaini nahi dituzte; lehenik Joxean Go­ikoetxeari, eskainitako la­gun­tza oparoagatik. Eta bi­garre­nik, Gaztetxe­ari eta Herna­niko Musika Eskolari, entsaiatzeko guneengatik eta eskuragai utzitako materialagatik.