Aurreko larunbatean jokatu zen, Legorretan, Gipuzkoako Taldekako Erlojupeko Txapelketa, junior eta kadete mailetan. Eta juniorren artean, txapeldun izan zen Donosti Berri taldea, Urumea bailarako bi txirrindulari tartean zirela: Ibai Rodriguez hernaniarra, eta Telmo?Semperena astigartarra. 43:15 denboran osatu zuten ibilbidea, eta 40 segunduko tartearekin nagusitu ziren, Atracciones Sanz taldearen aurretik (43:55). Podiumera igo zen beste astigartar bat ere, Enekoitz Azparren, Amporekin hirugarren eginda (44:31).