Euskal kantak New Orleanseko jazz musikara ekarrita, Kaxkoan barrena

Joan den urtean berreskuratu ondoren, aurten ere antolatu dute Jazz Hernani jaialdia; eta gaur bertan hasiko da. 

EuskOrleans taldeak jarri­ko ditu, aurtengo aurreneko jazz doinuak. Arratsaldeko 19:00etan Plaza Berritik abiatu, eta bi or­duz ibiliko dira Kaxkoan ze­har, euskal kantak eskainiz, baina New Orleanseko 20 eta 30eko hamarkadetako musikara mol­datuta. Haiekin batera ariko dira, bi dantzari ere.

Bihar eta etzi, berriz, bina kontzertu izango dira, ilun­tze­an. Goiz Eguzkiko parkean bi­har, eta Ti­lo­setan etzi; egu­ral­di txa­rra­re­kin, Goiz Eguzki ba­rruan eta Atsegindegin. 


GAUR, osteguna

19:00-21:00, EuskOrleans taldearen emanaldia, Kaxkoan zehar, Plaza Berritik abiatuta.

BIHAR, ostirala

20:00, Garbiñe Insausti (aho­tsa), Nahia Valle (ahotsa) eta Imanol Iribarren (pianoa) hiru­kotearen kontzertua, Goiz Eguz­kiko Kardaberaz parkean.

22:00, DJ Makala, Karda­be­raz parkean.

ETZI, larunbata

20:00, La Jodedera taldearen emanaldia, Tilosetan.

22:00, Jean-Marie Ecay Trio taldearen kontzertua, Tilo­se­tan: Jean-Marie Ecay (gitarra), Hadrien Feraud (bateria) eta Tao Ehlrich (baxua).