Hiru partiduko jaialdia izango da gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, Galarreta frontoian. Eta estelarrean ariko da, Endika Barrenetxea hernaniarra. Zeberio II izango du bikotekide, hainbestetan bezala, baina bolada txarrari buelta eman beharrean dira oraingoan: elkarrekin jokatutako azkeneko lau partiduak galdu dituzte. Aurrean izango dituzte Ezkurra II eta Ion; hain justu, ekainaren 13an irabazi zietenak.