'Maialen' Baionan, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 29a, 02:00

Hilabeteko eta ETE Ligako laugarren estropada izango du  gaurkoa, Hernani Arraun El­kar­teko emakumezkoen trai­ne­ruak. Baionan jokatuko du Maialen ontziak, 16:30etan .

Oraindik ere estropada dezente geratzen dira, eta poliki-poliki martxa hartzen ari dira arraunlariak.?Orain arteko estropadetan, 6, 7 eta 9garren postuak lortu dituzte neskek.

Ikastaroa, uztailean

Bestalde, elkarteak ikastaroa antolatu du uztailerako, 11 urtetik gorako neska-mu­ti­lentzat. Saioak doan izango dira, uztailaren 1, 3, 5, 8, 10 eta 12an, 11:30etan.

Ez da saio guztietan parte hartu behar, baina izena eman behar da 688 877 475 te­le­fonoan edo emaila bidalita helbide honetan: ikasta­ro­ak.herna­niarrauna@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!