Elkarrizketak

«Helburua ez da neskaz mozorrotzea, gona janztea baizik»

EGILEA: ANDREA ISASA FERNÁNDEZ

Astearte honetarako egin da gona janz­teko deialdia. Maite Larburu her­na­niar musikariaren letretako bat ain­tzat hartuta, ide­ia da koadrila egunean baz­ka­rira eta fes­ta girora animatzen di­re­nek gona eramatea. Xabi Ormazabalen bururapena izan da eta aurrera eraman du Aritz Arrondoren laguntzarekin. Hasieratik azpimarratu nahi izan dute pro­­po­sa­menaren oinarria ondo pasa­tzea dela, batik bat. Ho­rretaz gain, tela za­­tiaren atzean ba­lore sinboliko haundia duen ekime­ne­an parte hartzen dutela kontziente izatea garrantzitsua de­la helarazi dute ?Jantzi Gona?-ko sortzaileek.

Ideia bururatu bezain pronto, Or­mazabal eta Arrondok SUTUko bilera ba­tean proposatu eta bururapena au­rrera eramatea erabaki zuten. Bestalde, zi­ta eka­inaren 25erako den arren, ondo jo­a­nez gero, ekimena hu­rrengo ur­te­etan egi­tea ere pentsatu da. Hain justu, ko­adrila egu­­neko bluxaz gain, go­na janz­tea sin­bolo bihurtu daitekeela an­tze­man dute.


Deialdi irekia da, adin guztietarako zuzendutakoa

Ekimena ume txiki, gazte, zein heldu­entzat dago zuzenduta, mutil eta neska edo emakume eta gizonen arteko be­reizketarik egin gabe. Gainera, ez da ko­­a­­­dri­­la eguneko bazkarira gerturatzen di­­­renentzat bakarrik. Alderantziz, aste­ar­­tean San Joanetara animatzen diren her­naniarrentzat eta beste edozein he­rri­tako pertsonentzat zuzendutako ideia da ?Jantzi Gona?, herri mailako ekimena sortu nahi izan dutelako.

Sortzaileen ustetan, gona era­mateak festa giroan dantzatzeko aukera ere ematen du. Horregatik, diote parrandan bakarrik dantzatzea baino, xarma izan dezakeela egunean gona eramateak.

Orain arte ez da horrelakorik egin he­rrian, eta pentsatu dute ondo pa­satzeko bes­te modu bat ere badela. As­kotan pa­rranda giroan bakarrik dan­tzatzen dela ai­patu zuten, baina kasu ho­netan, mezua argia da. Batetik, eki­menak au­kera ema­ten du gonarekin jolastu eta el­karrekin ondo pasatzeko. Baina bes­te­tik, bada erre­ibindikatzeko modu ikus­ga­rri bat ere.

«Balore sinboliko haundia duen tela zatia da»

Emakumearen paperean jartzea da helburu nagusietako bat

Ekainaren 25ean etxetik gonarekin atera eta bueltatu arte soinean era­ma­tea­ da lortu nahi dena. Xabi Orma­zabalek adi­erazi duen moduan, «hel­burua ez da neskaz mo­zorrotzea, gona janztea ba­izik». Dio, bes­tearen paperan jarri arte ez­­ dela benetan jakiten hark sentitzen du­e­na. Horregatik, momentu dibertigarri bat­ bezala ikusteaz gain, argi izan behar da gonaren esa­na­hia. Hain zuzen, balore sinbolikoa haun­dia duen tela zati bat dela argitu du Or­mazabalek. 

Mutil edo gizonezko bat kalera gona edo soinekoarekin irteten bada, gi­zar­tearen begirada nabaritzen duela diote ekimenekoek. Horre­ga­tik, emakume ze­­in gizonek parte har­tze­ko aukera mo­duan aurkezten dute. Kasu honetan, gi­zonezkoek gona soinean dutela ema­ku­mearen erre­alitatea gertuagotik biziko du­tela ulertzen da.

Larburu musikariaren ?Gona? abes­tian oinarrituta, aurreiritziak alde ba­tean uztea ere bilatu nahi da. Her­na­ni­arrak bere musika eta letran is­latzen du bes­tearen irudia epaitzea erraza de­la, norbera bestearen aza­lean jartzen ez bada. Dio, askotan eta modu errazean jotzen dela emakumearen grina epai­tzera, hain zuzen, gona altxatzen dio­tela, ezagutu gabe. Horregatik, ema­ku­me­aren paperean jar­tze­ko deialdia e­gi­­ten die­­ denei, gona janz­te­ko esanez, behin bada ere, ema­kumeek zer sen­titzen du­ten norberak bere buruan sen­titzeko. Larburuk dio­en mo­duan, «gona azpin dagona» sen­ti­arazteko eki­mena da asteartekoa.

Gainera, gerturatzen den orok gona janz­ten badu, guztiek irudi antzekoa izan­­go dutela aurreikusten da eta ho­rre­­­­­­­la, besteen epaitzea edo askotan ne­ga­­­­ti­boa izan daitekeen aurre iritzia iza­tea zailagoa iza­n­go baita. Honen in­guruan, Ormazabalek dio, arlo ho­n­e­tan he­rrian egon daitezkeen helburuen ar­tean hauxe dagoela, ema­kumearen pa­perean jartzeko metafora, hain justu. Zen­­tzu askotan hitz egiten da bes­te­a­ren­ irudiaren inguruan, bai­na  inoiz ez­ ­be­­re azalean jarrita. Ho­rregatik, as­te­ar­tekoa esperimentu ona izan dai­te­keela pentsatu da, parte-hartzen duten guz­tientzat.

­Halaber, jai giroan gertatzen diren era­soak ezagutarazi eta babesa adi­e­raz­teko asmoarekin sortu da ekimena. Hau­ek ekiditea da espero dena, baina ger­tatu direnen aurkako salaketa baten mo­duan ikusi nahi dute ?Jantzi Gona?, bai­ta ere. Kalean ez ezik, festa eta jai gi­ro­ko es­ze­natokietan jarrera era­so­ko­iak ez­ dira onartuko, eta go­na ide­ia hauek biltzen dituen ikur bi­hurtu na­hi dute. 

Larbururen hitzetan bezala, «ahizpa, lehengusu, lagunei» eta ingu­ru­koei za­baltzeko mezua da datorren eguneko zi­ta. Horregatik, ahoz ahoko zerbait ere ba­­da gona janztearen ideia. 

«Zalantzan dagoenari esango nioke animatzeko, helburua elkartasuna adieraztea dela, ondo pasatzea»

Gona tailerra izan zen, Herri Gunean

Duela bi aste antolatu zuten Urumea He­rri Gunean gona egiteko tailerra, eta as­te­arte honetan jantziko dute bertaratu zi­ren guztiek. SUTUk antolatu zuen eta norberaren gustoko gonak egiteko joste lanetan aritu ziren arropa zaharra eta tela za­tiekin.

Hala ere, astearte honetarako etxetik eraman daiteke edozein gona mota. Ba­lio dute motzak, luzeak eta edozein ta­mainatakoak. Esan bezala, garra­n­tzi­tsu­ena helburuak zeintzuk diren gogoan iza­tea da.


#jantzigona, sare sozialetan

Ekimenak badu sarean oihartzuna eta oraindik ere haundiagoa izatea espero du­te. Horregatik, ekainaren 25ean gona jantzi dutenek argazkia atera eta hastag #jantzigona-rekin, Instagramera igotzea da eskatu dutena. 

Ziurrena da koadrila baz­karian­ taldeko argazkia aterako du­tela, bai­na go­goa dutenek indibidualki edo­ tal­­de txi­kitan ere atera dezakete ar­gaz­­­kia. Beste hainbatek ere igo dutelako us­te­arekin, dagoeneko badira animatu di­ren ba­tzuk, eta irudiak ikusgai daude has­taga ja­rrita edo @jantzigona kontuan.

Esan bezala, aurten lehenengoz egin­go da ekimena, eta oraindik inork ez da­ki zer gertatuko den gonaren kon­tu­arekin. Kotxean zijoala bururatu zitzaion ideia Ormazabali, eta aurreikuspenetan gehiegi pentsatu gabe, ekimenean mur­giltzea erabaki zuen Arrondo eta ­SU­TUkoekin batera. Horregatik, dan­tza­tu, San Joanekin gozatu eta atzean da­goenaren inguruan gogoeta egitea da garrantzitsua.

Ondo irteten bada, datorren egu­neko jantziak zer esana izango du da­­tozen San Joanetarako ere. Oinarria on­do pasatzea dela kontuan izanik, gogotsu datozenentzat deialdi guztiz irekia dela eta «m­e­zu guztiz po­sitiboa» dela go­gogorarazi du­ Ormazabalek. 


Maite Larbururen ?Gona? abestian oinarrituta, ?Jantzi Gona? ekimena

Hernaniar kantautore eta musi­ka­ri­aren ?Gona? abestian dago oina­rri­tu­­ta ?Jan­tzi Gona? ekimena. Herbehereetara joan zen musika kon­tserbatorioan bi­olina ikastera, eta an­tzinako musikan egin zuen masterra, arlo horretan espe­zializatuz. Orduztik, Hernani eta Ams­ter­­dam artean bizi izan da Larburu, bai­na hamabost urte atzerrian egon on­doren, Euskal Herrian geratu da. 
Atzerrian zegoela, talde bat sortu zu­en Josh Cheatham estatu­batu­arra­rekin batera, ?Neigh­bor?, eta bi diska atera zituzten bikote moduan: ?Ura patrikan? (2013)?eta ?HAU? (2016). ­Horrela, taldean eta bakarka ibilbide luzea egin du her­naniarrak eta Herbehereak, Belgika edo Fran­tzia bezalako herrialdeetan izan da bere musika aur­kezten. Bestalde, egun Be­rria edo Eus­kal Irra­tiarekin kola­bo­razioak egiten ditu.

Euskal Herrira itzuli eta aurten, ?He­z­u­rren azpian? diska atera du. Harkaitz Canoren laguntzarekin batera idatzi di­tu abestiak eta azken estreinu ho­ne­ta­koa da, hain justu, ?Gona?. Diska ho­ne­tan bidaia kontzeptuari egiten dio erreferentzia. Lehenengo abestiak etxe­tik irteteko unea islatzen du eta az­ke­nak, itzulera. Gainontzeko abestiek bi­daian zehar gertatutakoak kontatzen ditu. Distantziak, maletak, gonak, txa­kur berdeak edota errekak aipatzen di­tu Larburuk. Baina batez ere, diskan hezurren azpian dagoen hortaz hitz egiten duela azpimarratzen du her­na­niarrak.

Ormazabalek aipatu zuen moduan, ?Jantzi Gona? ekimenaren berri eman ziotenean, oso ideia ona iruditu zitzaiola aipatu zuen. Are gehiago, bere sare sozialetan eman du honen berri eta koadrila bazkarira gerturatuko zela ziurtatu zuen.