Bizitza duin eta kalitatezko lan baldintzen alde!

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 27a, 02:00

Asteartean udaletxean egin zen plenoan, Hernaniko Uda­leko Zerbitzu Sozialak sailean, zaharren egoitzan zehazki, ur­te luzez modu irregularrean egon diren hainbat lanpostu edo zerbitzu ordu erregulariza­tzeko erabakia hartu zen. Ho­ne­la egoera trakets bati amaiera emateko lehen urratsa eman zen aurrez Musika Es­kola, Udal Euskaltegi eta beste zenbait zerbitzutako lanpostuekin egin zen bezala.

Pozteko modukoa zen notizia gazi gozoa bihurtu zen udaleko zenbait talde politikoren posizioen eraginez, plenora ger­turatu ginen zaharren egoi­tzako zenbait langileren haserrea pizteraino. Bereziki mingarria izan zen PNV alderdiko bozeramaile Andoni Amona­rraizek klinika lagun­tzaile lanpostuak lanaldi osora sortu beharrean lanaldi partzialera sortzeko eginiko proposamena. Bere ?proposamenaren?  ara­bera Hernanin lanaldi par­tzialera lan eginda Gipuzkoako sektore pribatuko zaharren egoitzetan lanaldi osora lanean ari diren langileek kobratzen duten adina kobratzea bermatuta legoke. 

Bere ?proposamena? kasualitatez edo ez, asteartean bertan sektore pribatuko adinekoen egoitzetan hitzarmen duin bat aldarrikatzeko Gipuzkoako Foru Aldundia okupatu eta Ertzaintzak arrastaka atera gintuen egun berean egin zuen.

Bizkaiko Diputatu Nagusi den Unai Rementeriak azken egu­netan eginiko aipamenen mailan dago PNV alderdiko bo­zeramaile Andoni Amona­rrai­zek esandakoa.

 Borrokan eta greban daude aspaldian adinekoen zaintza lanean dabiltzan langileak, sek­tore feminizatu prekarioa de­lako. Aurrerantzean ere zain­tza erdigunean jartzen, ema­kumeak ahalduntzen eta lan baldintza duin batzuen al­de borrokan jarraituko dugu PNV eta Andoni Amonarraizi gustatu ala ez.

Mirari Duarte Echeverria, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialetako Komiteko Lehendakaria eta LAB sindikatuko kidea; eta Eva Uzkudun Carrizo, Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialetako Komiteko Kidea eta LAB sindikatuko kidea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!