Bazkideekin batzarra gaur, Doberak

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 15a, 02:00

Urteko Batzar Orokorra deitu du gaurko Dobera Euskara El­kar­teak, eta bazkide guztiei lu­za­tu die deia, bertaratzeko. Bi­te­rin jarri du hitzordua, 19:00etan.

Bertan, aurkeztuko dira Do­be­ra eta Kronikako 2018ko me­moria eta balantzea, eta 2019ko egitasmoak eta aurrekontua. Bazkidetza kuotaz ere hitz egingo da, eta, bukatzeko, bazkideei emango zaie hitza, nahi diren aipamenak egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!