«Elkartearen helburua indarrak batzea da, baita autokontrolaren bidez gaixoa ahalduntzea ere»

Gipuzkoarron artean 400 bazkide inguru dauzka AGIAC Gi­puz­ko­ako Antikoa­gulatu­en El­kar­te­ak; horien artean, dozena bat dira hernaniarrak, nahiz eta gaixoak gehi­ago direla uste duten. Horietako bat da Tomas Osam­bela, egun Gipuzkoako el­karteko idaz­­­karia dena.

Baldintza patologikoengatik, odola koagulatzea
«Antikoagulatua egotea da odo­la ohikoa baino likidoagoa izatea», azaltzen du Tomas Osam­be­lak.
Ildo beretik azaltzen dute adituek: normalean, «o­dola koa­gulatu gabe da­bil zirkulazio-sistematik. De­na den, na­tu­ralki koagula­tze­ko ahal­­­me­na ere badago kasu zehatzetan», esaterako, mozten garenean edo zauriak es­tal­tzeko.
Beste kasu batzuetan, or­dea, «odola koagulatu daiteke odol zirkulazioaren barruan baldintza patologikoengatik. Bal­dintza horietan sortutako koaguloak tronboak deritzo, eta zainak edo arteriak oztopatu ditzakete, odol-fluxua oztopatuz». Normalean, bihotzeko gaitzen bat daukaten pertsonak izaten dira.
Azkeneko kasu honetan dau­denek osatzen dute, hain zuzen, AGIAC elkartea.

2012an hasi zuen Eduardo Ta­mayo medikuak AGIAC elkartearen ibilbidea: «kontrola hobetu zite­keela erakutsi nahi zuen».

Autokontrola sustatzea, helburu
Gipuzkoan 14.000 pertsona in­guru dira antikoagulatuak, hau da, odola likiadoago egiteko Syntrom bezalako medikamentua hartu behar dutenak: «K bitamina da odola koagulatzen duena; bitamina hori denok daukagu barruan eta etengabe sortzen dugu. Medi­ka­mentu horrek K bitaminaren aurkakoa da, koagulazioa azkartzen du», elkarteko idazkariaren hitzetan.
Zailtasunen artean, ebakuntzak nabarmentzen dituzte: «odoltsuak izaten direlako», onartzen du.
Horiek hobetu egiten dira medikamentuarekin: «TAOak edo ahozko tratamendu antikoagulanteak ebakuntzetako zailtasunen pronostikoek %76 hobetzen du; [...] autokontrolak %16 hobetzen du pronostiko hori, TAOaren sistema tradizionalekin alderatuta», argi­tzen dute AGIACen web-orrialdean.
Pronostikoaren hobekun­tzan zerikusia duten faktoreak bi dira, Elkartearen ustez: batetik, «kontrolen maiztasuna, eta be­raz, tratamenduaren egoki­tza­pena»; eta bestetik, «interesdunaren partehartzea bere tratamenduan eta kontrolean».
Horiek kontuan hartuta, autokontrol hori sustatu eta Hernaniko bizilagunen artean zabaltzea da AGIAC elkarteko hernaniarren asmoa. Baina ez bakarrik herrian, baita Gi­puz­koan zehar ere: «Elkartearen helburua indarrak batzea da, baita autokontrolaren bidez gaixoa ahalduntzea ere», dio Osambelak.

Odola neurtzeko tirak Osakidetzak ematea lortu du: «duela urte eta erdi guk erosi behar genituen».

Elkartearen sorrera, Eduardo Tamayori esker
2012an hasi zuen Eduardo Ta­mayo medikuak AGIAC elkartearen ibilbidea: «kontrola hobetu zite­keela erakutsi nahi zuen». Orduan sortu zen autokontrolaren ideia: «talde bat sortu zuen eta autokontrola egitea proposatu zien».
Lan horretan, gainera, Roche farmazeutikaren lagun­tza jaso zuen, autokontrolerako aparatuak egiten dituenarena, hain justu.
Proba horren emaitzak es­kuetan zituztela, autokontrolarekin jarraitu nahi zutela erabaki zuten probetan parte hartu zuten gaixoek, Osam­belak adierazi bezala. «Osaki­detzak esandakoan egin beharrean (2-3 astetik behin), nahi­ago baitzuten astero etxean kontrolak egin».
Eta halaxe sortu zuten El­kartea 2013ko maiatzean, nahiz eta azaroan inskribatu zuten, ofizialki.

Autokontrola «da idealena, gure gaixotasuna guk geuk kudeatzea, dauzkagun ezagutza gutxiekin»

Bi mediku, kontrolean parte hartzen
Egun ere, nahiz eta jubilatuta egon, Eduardo Tamayok la­nean jarraitzen du Elkartea­rekin, boluntarioki. Autokon­tro­laren jarraipenean dabil, Osa­kidetzak jarritako beste me­diku batekin batera: «ja­rrai­pena egiten digute», dio.
Lan hori egiteko, autokontrolerako aparatuak egiten dituen farmazeutikak berak garatutako aplikazioa erabil­tzen dute: «INRa da neurtu behar dena. Horreta­rako, pin­txatu egiten zara, odol-tanta jartzen duzu tira batean, eta aparatuak ematen dizu INRa. Normalean, 2 eta 3 artean eman behar du», azaltzen du Elkarteko idazkariak.
Aparatuak ematen dizun zenbakiaren arabera, AGIAC elkarteak, kasu honetan, eta Osakidetzak, bertaratzen direnen kasuan, taula batzuk ditu eginak. Bertan zehazten da, INRaren arabera hartu beharreko Syntrom kopurua zein den, eta gaixoak zenbat egunertara egin behar duen hu­rrengo kontrola.

Goiz Eguzki jubilatuen elkarteko ordezkariekin biltzekotan dira, elkartearen eta autokontrolaren berri emateko.

Kontrola egiteko tirak, Osakidetzaren eskutik
Medikua bakarrik ez, odola neurtzeko tirak ere Osakide­tzak ematea lortu dute: «duela urte eta erdi guk erosi behar genituen». Hortaz, pixkanaka aurrerapausoak ematen ari dira.

INRa, bizitza erritmoaren araberakoa
Antikoagulatua izateak eguneroko bizitzan eragina daukala onartzen du Tomas Osam­belak, «baina ez jendeak pen­tsatzen duena bezainbeste». «Gertatzen dena da, adibidez, barazkiek bitamina K daukatela, eta beraz, Syntromak eragin gutxiago izatea egiten du. Txokolatea eta alkohola ere, ez dira onak», azaltzen du.
Dena den, «zure gorputzak egunero gutxi gorabehera gau­za bera egiten badu, INRa ematen dizunean, zure gorputzak bizitzen duen egoeraren arabera ematen dizu. Hortaz, badago  barazkiak jaten ditunik, baina astero barazki berak jaten ditu», onartzen du.
Ondorioz, dio: «ohitu egiten zara hala bizitzera».
Egoera aldatu egiten da, aldiz, egunerokotasuna alda­tzen denean: «ohiturak alda­tzen direnean, denoi gertatzen zaigun bezala: Gabonetan, oporrak direnean...». Baina baita ebakuntzak daudenean ere: «interbentzio kirurgikoen au­rrean medikamentua uzteari utzi behar diozu interben­tzio­ak odoltsuak izaten baitira».
Dena den, egoera hauen au­rrean, «2-3 astetan normaltasunera bueltatzen zara, INRaren rango  normaletara, alegia», az­­pimarratzen du.

Goiz Eguzki jubilatuen elkartearekin bilera, aurrerago
Eta hori guztia azaltzeko lanetan dabiltza momentu honetan AGIAC elkarteko kideak, une honetan, bereziki, autokontrolaren aukera egon badagoela zabaltzeko asmoarekin: «hori baita idealena, gure gaixotasuna guk geuk kudeatzea, dauzkagun ezagutza gutxiekin».
Zabalkuntza hori beraien esku dagoela onartzen dute: «gaixotasun bera daukatenei guk azaldu behar diegu aukera hau daukatela». Dena den, argi daukate autokontrola egiteko, «nahi izatea» garrantzitsua dela.
Ildo horretatik, beren bizi­tzan autokontrolak suposatu duen aldaketa azaldu nahi diete herritarrei, eta horretarako, jo dute Goiz Eguzki jubila­tuen elkartera. Haiekin bilera bat egitekotan dira, AGIAC elkartearen berri eman, eta autokontrolaren aukera aurkezteko asmoarekin.

 

Autokontrola, bizi-kalitatearen alde

Autokontrola hedatzea eta haren kalitatea hobetzea izan da AGIAC elkartearen helburua, sortu zenetik.

2012an aurreneko probak egin eta emaitzak aurkeztu ondoren, autokontrolaren bueltan an­tolatu da AGIAC elkartea. Eta hura hobetzea da haien helburua: «zure tratamendu antikoagulatzailearen kalitatea ho­be­tzea. Etokizuna eta eran­tzun­­kizunaren artean», dio ha­ien leloak.
Egun, 2019ko au­rreneko da­tu­en arabera, 404 pertsona dauz­­kate autokontrolpean, egun; eta horietatik, %71ak kon­trol ezin hobea dau­ka.

Datuak hobetzea, helburu
Kalitatea hobetzearekin batera, autokontrolatzen den gaixoen kopurua ere areagotu egin nahi dute, «bizitza kalitatea ere hobetzen» duelako.

Autokontrolatuen %71ak kontrol ezin hobea dauka.

Bazkide egitea eta ikastaro bat burutzea, ezinbestekoa
Syntroma hartu eta ohiko kon­trolak betetzen dituztenek har­tu dezakete parte, betiere, gaixoak autokontrolatzeko go­­goa izanez gero. Horrez gain, AGIAC elkarteko bazkide egin beharko du gaixoak, eta ikastaro bat egin, autokontrolaren, aparatuaren eta aplikazioaren ingurukoa; horiei dagozkion kuotak ere ordaindu beharko dira.
Aurreneko proba egin zutenetik, Roche farmazeutikarekin elkarlanean aritu dira horretarako. Hain zuzen, aparatua eta baita gaixoa eta medikua ha­rre­manetan jar­tzen dituen apli­kazioa (mugikorraren bi­dez edota ordenagariluaren bidez erabili daiteke) ere, harek eginak dira.