Atzeratutako partidak bihar jokatuko dituzten arren, dagoeneko erabaki da Haurren Xake Txapelketaren sailkapena. Horrela bada, Ekaitz Devesa izan da irabazlea 8 punturekin; Julen Martin bigarrenak ere 8 puntu ditu, partida bakarra galdu du Ekaitz Devesa txapeldunarekin; eta Ekaitz Loiarte izan da hirugarrena 6,5 punturekin. Gaur zortzi banatuko dituzte sariak, eta orduan, txapelketa azkarra jokatuko dute gaztetxoenek.