Musika bakarrik ez, eta jolasean ibiltzeko aukera ere izan zuten herriko txikienek, umeen egunean zehar. Eguraldia dela-eta beheko frontoian egin behar izan zituzten ekintza gehienak, baina horrek ez zuen festa zapuztu. Gaurtik aurrera ere, izanen dute jolasean aritzeko aukera heldu, gazte nahiz txikienek ere.