Urtero bezala, Umore Ona koruko kideak izan ziren igandean herriko goiztiarrenak. Goizeko 08:00etatik abiatuta, fiestei aurreneko doinuak jartzeaz arduratu ziren. Kantuan hasi, eta halaxe jarraitu zuten egun guztian zehar, kale, taberna eta txoko guztiak alaitzen. Bazkari eder batekin borobildu zuten festa, gaurko egunarekin jarraituko dutena.