Itxaferoaren ondoren, gazteek umeen lekukoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 14a, 02:00

Igandean herriko haurrek on­do pasatzeko aukera izan on­do­ren, gaur hasiko dira, ofizi­al­ki, Goizuetako fiestak. Eguer­diko 12:00etan botako dute itxaferoa udaletxe­ko balkoitik, eta igandera arte luzatuko da parranda. 

Ohitura den bezala, Udal berriaren aurreneko urtea iza­nik, haiek izanen dira fiestei hasiera emanen diotenak. Hori horrela, Unai Miranda alkatea­re­kin batera, udaletxeko bal­koian izanen dira udal kor­po­razioa osatzen duten gainon­tzeko sei ordezkariak ere.

Jarraian, erraldoi eta buru­haundiak aterako dira, Igan­dea txarangarekin batera, fies­tak hasiak direla jakinaraz­tera.


Gazte Eguna, hasteko

Behin fiestak hasita, gazteek izanen dute protagonismo oso­a, igandean umeek izan zuten moduan. 

Txupinazoaren ondoren hasiko dira haiek, beroketa-lanetan. Izan ere, 11:00etan hasiko dira paella prestatzeko lanak. Hori da, hain zuzen, 14:30etako bazkarian bazkal­du­ko dutena. Dena den, txupinazo propioa ere izanen dute, 20:00etan. 

Horren aurretik, musika nagusi: Zuttik elektrotxaranga, Umore Ona peña, baita dan­tzaldia ere. 


Igandera arte, etenik gabe

Izan ere, festa hasi besterik ez da egin, eta igandera arte, go­zatzeko tarterik ez zaie faltako heldu nahiz gazteei, Udalak, herri eragileek eta tabernariek egindako programarekin. 


GAUR, ABUZTUAK 14, Gazte Eguna 

11:00, Gazte koadrilen arteko paella prestaketa plazan.

12:00, Txupinazoa.

Ondoren, Erraldoiak eta Buruhaundiak, Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera.

14:30, Gazte bazkaria, Ikastolan.

17:30, Zuttik elektrotxaranga eta joku-poteoa.

19:30, Umore Ona Peñaren irteera txarangarekin, Ikastolatik.

20:00, Gazte txupinazoa, Gaztetxean.

20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

23:00, Dantzaldia Plazan, Iratzar taldearekin.

Ondoren, Igandea Txaranga.


BIHAR, ABUZTUAK 15, Amabirjin eguna

07:30, Diana, dultzaineroekin.

08:00, Entzierroa, Lasturko zezenekin.

10:30, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.

12:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak dultzaineroekin herrian zehar.

12:00, Pilota partiduak:

Gazteen artean: Ohian Legarreta-Xuban Iturbe, eta Aiur Elizazu-Eukeni Etxenike.

Lehendabiziko mailako afizionatuak: Apezetxea-Murgiondo, eta Etxezarreta-Arrate.

13:30, Igandea Txaranga.

17:30, Zezenak Lasturren eskutik.

19:00, Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Aitor Sarriegi. 

Gai-jar­tzailea: Aritz Zerain

Ondoren, Igandea Txaranga.

20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

21:30, Dantzaldia Ikastolan, DJ Mikeltxirekin.

21:45, Afari Herrikoia Umore Ona elkartean.

00:30, Kalejira.


ETZI, ABUZTUAK 16

11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.

11:30, Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.

12:00, Sagardo Probaketa Plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin.

13:00, Igandea Txaranga.

16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.

18:00, Jotak Acordes Navarros taldearen eskutik.

Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.

20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

23:00, Bocabeats comedia taldearen eskutik beatbox,plazan.

00:00, Dantzaldia ikastolan, Laiotz taldearekin.

Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.


ABUZTUAK 17

08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.

11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak trikitilariekin.

12:00, Pilota partidak:

Gazteen artekoa: Egoitz Elizegi-Beñat Apezetxea, eta Oier Zabaleta-Mikel Leonet.

Lehendabiziko mailako afizionatuak: Iker Salaberria-Iker Elizegi, eta Olaizola III-Mariezkurrena.

13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.

17:00, XVI. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.

18:30, Umore Ona dantza taldekoak plazan, Leitzako txistularien laguntzarekin.

Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.

19:30, Dantzaldia plazan, Gabezin taldearekin.

20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

00:00, Dantzaldia plazan, Gabezin taldearekin.

Ondoren, DJ Bull ikastolan eta Igandea txaranga kaleetan zehar.


ABUZTUAK 18, Umore Ona Peñaren eguna

08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.

12:00, Umore Ona Peñaren irteera, Ikastolako tabernatik.

12:00, Pilota partidak: 

Gazteen artekoa: Uitzi-Iruretagoiena, eta Salaberria-Uzkudun.

Goizueta-Arano: Aitor Aizkorbe-Antton Apezetxea, eta Huizi-Lizeaga.

Ondoren, Igandea Txaranga.

14:30, Umore Ona Peñaren bazkaria, Ikastolan.

17:00, Umore Ona Peñaren kalejira, Igandea txarangarekin.

18:30, Zezenak Lasturren eskutik.

20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.

00:00, Festen bukaera ekitaldia udaletxe aurrean, Igandea txarangarekin.

Segidan, Txamukos mariatxiekin dantzaldia, Plazan.

Ondoren, Igandea txaranga.


AUTOBUS ZERBITZUA

Asteazkena, 14

Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.

Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.

Osteguna, 15

Goizuetatik, 09:00etan (2).

Hernanitik, 10:00etan (2).

Ostirala, 16

Goizuetatik, 09:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.

Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan (2).

Larunbata, 17

Goizuetatik, 09:00etan (2) eta 18:00etan.

Hernanitik, 10:00etan (2) eta 19:00etan.

Igandea, 18

Goizuetatik, 09:00etan (2).

Hernanitik, 10:00etan (2).

Astelehena, 19

Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.

Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.


*Autobus-zerbitzua plazak bete arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!