Festarako grina, txupinazora arte eutsi ezina

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 11a, 02:00

Iritsi dira aurten ere Goizue­ta­ko Fiestak. Txupinazoa as­teazkenean botako bada ere, gaurkoa dute gazteenek, Ume­en Eguna. 


Musika eta kirola, ardatz

Goizean goiz, diana joko due­na­ren beharrik gabe, Umore Ona Koruak esnatu eta bil­du­ko ditu herritarrak festara, goi­zeko 08:00etan kantuan abiatuko diren auroroekin. Se­gidan, 09:00etan aterako da Irumaita txaranga gaztea ere.

Meza izango da gero, 11:00e­­tan, eta haurrek bertako jan­tziekin hartuko dute parte. Eta meza bukatuta, pilota par­ti­duak jokatuko dituzte herriko pi­lota eskolako haurrek, 12:00etan.

Indarrak biltzeko bazkaria ikastolan eginen dute umeek, 14:00etan, eta 16:00etan, herri kirolak izanen dituzte plazan, eta ondoren, berendua. Mu­si­ka izanen da gero berriro, 18:30e­tan, Txantxariak taldea­re­­kin, eta Goittikiren aldeko bingo­a­rekin bukatuko dute eguna.


Otorduetarako, txartelak

Datozen egunetarako otordu­e­ta­rako txartelak ere jarri dira salgai. Hilaren 14an, koadrilen paella prestaketan eta baz­ka­ri­an parte hartzeko, Amaia ka­fetegian erosi behar dira; 11 eu­roan langa­be­tu­en­tzat, eta 14 eu­roan, langileen­tzat. Ama­bir­jin eguneko afari he­rrikoirako, berriz, 15 eta 18 euroan. 

Azke­nik, hilaren 18ko Peñan baz­ka­rirako, Amaiarenean eta Estan­koan erosi daitezke 30 euroan, hilaren 16ra arte. 


UMEEN EGUNA

08:00, Auroroak Umore Ona Koruaren eskutik.

09:00, Irumaita txaranga herrian.

11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin dijoaztela.

12:00, Haurren pilota partiduak.

14:00, Umeen bazkaria ikastolan.

16:00, Herri kirolak plazan, Kulkirekin.

Ondoren, Haurrentzako berendua Guraso Elkartearen eskutik.

18:30, Kaleko musikariak plazan:?Txantxariak.

20:30, Goittikiren aldeko bingoa ikastolan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!