Euskal Selekzioaren aldeko mendi martxa larunbatean abiatu zen Ainhoatik, eta abuztuaren 10ean bukatuko da Usurbilen. Tartean, Goizuetatik pasako dira; ostegun gaueko otordua eginen dute bertan, eta han eginen dute lo, baita ere. Jakinarazi dutenez, 17:00-17:30ak aldera iritsiko dira.