Lasarteko Lanbiden atendituko dituzte, goizuetar eta aranoarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 6a, 02:00

Gipuzkoan jasoko dute en­ple­gu zerbitzua, aurrerantzean, Nafarroako zenbait udalerri­ta­ko bizilagunek; eta horien ar­te­an daude, Arano eta Goizue­takoak: Lasarte-Oriako Lan­bi­deko bulegoan atendituko di­tuzte, lan-eskatzaileak.

Izan ere, akordioa lortu du­te, Eusko Jaurlaritzak kudea­tzen duen Lanbide Enplegu Zerbitzuak, eta Nafarroako En­plegu Zerbitzuko Zuzendaritza Orokorrak. Areso eta Leitza­ko­ak Tolosan atendituko dituzte; eta Bera, Lesaka, Arantza, Etxa­lar eta Igantzikoak, Irunen.

Zerbitzuak baliatu ahal iza­teko, goizuetar eta aranoarrek ez dute Lanbiden izena eman edo alta egoeran egon behar­ko, ezta Euskal?Autonomia Erki­degoan erroldatuta egon ere. Nafarroako Enplegu Zerbitzu­an mantendu behar dute be­ra­ien lan-eskaera.

Formakuntza, orientazioa eta bestelako zerbitzuak jaso ditzateke, Lanbiden bertan.

Formakuntza, orientazioa, lan-eskaintzak...

Lanbideko bulegoan, hainbat zerbitzu jaso ahal izanen di­tuz­te: formakuntza ikastaroetan izena eman, bereziki langabe­zian daudenek; difu­sioz­ko lan-eskaintzak jaso; edota orien­ta­zioa eta bestelako zerbitzuak jaso. Azke­neko horietarako, au­rrez eskatu beharko dute zita, Nafarroako Enplegu Zer­bi­­tzua­ren egoitza elektronikoan (empleocitaprevia.navarra.es), edo 948 012 012 telefonoan.

Aldiz, ezinen dute Lan­bi­de­ren bulegoetan egin, lan-es­ka­e­ra berritzeko tramitea. Ber­tan jakinaraziko zaie, nola egune­ra­tu dezakeen eskaera, Nafa­rroa­ko Enplegu Zerbitzuaren web orrialdearen bitartez, hel­bide honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!