Goizuetarrak dira Goizuetara bizitzera joandako etorkinak ere, baina ez dute nork bere jatorria ahaztu nahi, eta bazkari baten bueltan elkartu dira aurten, berriro, bigarrenez. Ekainaren 15ean jarri zuten hitzordua, eta egun ederra pasa zuten. Goizuetarrak adina herritartuta daudela konturatuta daude, dagoeneko!