Adin guztietako neska-mutilak izan ziren protagonista.

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 15a, 02:00

Bi lan-poltsa eratzeari ekin dio    Mendialdea Manko­munita­te­ak: Administrari eta peoi-gidari lan-poltsei, hain zuzen. 

Horiek eratzeko arrazoia da, hain zuzen, egungo langileen bajak, ordezkapenak, bai­ta zerbitzuaren beharretarako langileak behar dituztela. 

Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, eta hilaren 19ra arte, hau da, datorren asteazkenera arte apuntatu ahal izango da. Ordu-muga ere jarri dute: eguerdiko 14:00ak.


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez

Deialdiaren berri emateaz gain, horien baldintzak ere zehaztu ditu Mendialdea Man­komunitateak, eta Goizuetako Udalaren web-orrian aurkitu daitezke: www.goizueta.eus.

Bertan azaltzen duenaren arabera, bi lan-poltsak Nafa­rro­a­ko Enplegu Zerbitzuaren bidez kudeatuko dira. 

Hori dela eta, kontuan hartuko da bertan izena emanda izatea ekainaren 19a baino lehen. 

Beste hainbat baldintza ere izanen dira, postu bakoitzerako zehatzak direnak.

Administrarien kasuan, EGA agiria edo baliokidea izan beharko da, euskerari dagokionez, eta Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, ikasketei dagokionez.

Peoi-gidarien kasuan, aldiz, euskera maila baxuagoa eskatzen dute, B1a, hain zuzen, eta DBHan graduatua, Eskola graduatua edo Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea. 

Euskeraren kasuan, baldintza hauek betetzen ez dituztenek, froga baztertzailea eginen zaie.

Eskarmentua izatea baloratuko dute, baita ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!