2018-2019 ikasturtea bukatu berri dute Aralar Musika Eskolako ikasle goizuetarrek, eta urtean zehar ikasi dutena guraso, eta herritarrei erakusteko emanaldia eskaini zuten pasa den ostiralean, udaletxe azpian. Hainbat instrumentu jo zituzten, hala nola saxofoia, trikitixa, gitarra... eta gaztetxoek ere, abesteko aukera izan zuten. Bertaratutakoen txalo zaparrada artean esan zioten agur aurtengo ikasturteari, hurrengora arte.