Etxeko alokairua ordaintzen laguntzeko, Emanzipa

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Diru-laguntza programa be­rria jarri du martxan Na­fa­rroako Go­ber­nuak 2019a hastearekin batera, gazteei etxeko alokairua or­dain­tzen laguntzeko: Emanzipa.

Honen bidez, 23 eta 30 urte bitarteko gazteei etxeko alokairuaren %50 ordainduko zaie, beti ere, gehienez 250 euroko laguntzarekin, eta alokairuaren prezio osoa 650 euro baino altuagoa ez bada.

Eskaerak, telematikoki bakarrik
Dagoeneko egin daitezke la­gun­tza eska­erak, baina tele­ma­tikoki bakarrik egin ahal izanen dira, www.navarra.es webgunean, zer­tifikatu digitalaren bitartez edo NAN eta Ogasuneko PINarekin.

Laguntza, gehienez ere hiru urtetan emanen da, baina ez dute zertan segidako hiru urte izan. Eskatzaileek, beraz, urtero berritu beharko dute eskaera. Ordainketak, berriz, hiruhilean behin eginen dira.

Informazio gehiagorako, galderak erantzuteko helbide elektronikoa erabili daiteke: emanzipa@navarra.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!