1571151004690 1571151005 1571151006 1571151006839 1571151007 1571151008

Telemar

Telemar logotipoa

INFORMAZIOA:

Familia enpresa da Telemar denda, eta mota guztietako etxetresna elektrikoak aurkituko dituzu gurean. Baina bereziki, telebistan eta digitalizazioan gara adituak: antena sateliteak instalatu ere egiten baitugu. Lau langile aritzen gara bertan, eta bi, telekomunikazioetako goi-mailako teknikoak gara, behar duzunean laguntzeko.

Horrez gain, mota guztietako gailuak aurkituko dituzu: sukalderako tresnak, gailu elektronikoak, edertasuna zaintzekoak, telefonoak...

Baina gure zerbitzuak jasotzeko, ez duzu zertan dendatik pasa behar; internet bidezko salmenta eskaintzen dugu, eta zerbitzu teknikoa ere internet bidez eskatu dezakezu.

Eskaintzak: Laster, TDT2 eta 4G sintonizadoreak jartzeko eskaintza bereziak izango ditugu. Bestalde, Gabon hauetan oparitu nahi duzun hori ere bertan aurkitu dezakezu; adibidez, adinekoentzako telefonoak, betaurreko beharrik gabe ondo ikusteko moduko teklekin, audifonoarekin...

HISTORIA:

Mariano Alda, gure aita, izan zen denda ireki zuena, 1969an. Estatuko elektronika txapelketako txapeldun ordea izan zen, eta bezero batek eskatuta, denda ireki zuen Hernanin. Herriko lehenengo telebista egilea eta antenista izan zen. Irratiak ere konpontzen zituen, eta herriko enpresa askotarako fotozelulak ere egiten zituen, langileek deskuiduan eskua makinan sartzean, hauek gerarazteko. Kola ere izaten zen, Kale Nagusiko 7an genuen dendan! Ama, Mari Mar Velasco ere, 45 urtetan aritu da bertan lanean.

Herriko lehenengo antena parabolikoa ekarri genuen, eta jendeak broman hartu zuen esan genuenean telebistan 500 kanal ikusteko aukera izango genuela. Aingeru Bengoetxea kazetariak Kixkal tabernan grabatutako irratsaio batean aipatu genuen hura.

Kale Nagusitik, Elkano kaleko 13an dagoen lokalera pasa ginen. Lehenengo, erakusketa gela moduan erabili genuen, Vegasa sukalde altzariak erakusteko. Gerora, telefonia mugikorretarako aurreneko denda ere bertan ireki genuen. Bezeroen beharretara egokitzen joan gara, teknologia berrikuntzak gertutik jarraituta.

Mari Mar eta Patricio Alda, Mari Carmen Mujika eta Haritz Mintegi

Kokapenaren mapa